Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Crecer+ XXIII Inbertsio Foroa
40 bat lagun gerturatu dira Garaiara XXIII. Crecer+ Inbertsio Foroan aurkeztutako ekintzaileen proiektuak bertatik bertara ezagutzeko. Aurtengo edizioa MONDRAGON Sustapen Zentroarekin elkarlanean antolatu dute.
Nagore Ardanza (Crecer+) eta Julián Gallardo (MONDRAGON Sustapen Zentroa) izan dira jardunaldia aurkeztu dutenak, eta, ondoren, Murli Bhamidipatik, ‘Bolueta Engineering Group’-eko Zuzendari Nagusiak, hartu du hitza.
Bost proiektu ekintzaile
Hauek izan dira aurkeztu diren bost proiektu ekintzaileak:
Nutrinsect Spain SL, legez baimendutako intsektuak hazteko proiektua, nutrizio espezifikazioetan oinarrituta, proteina eduki handiko "neurrirako" irinak lortzeko, pertsonen eta animalien elikadurarako.
Valuecar, auto berriak online erosteko kontzesionarioen eroslea. Giltza eskuan 5 eskaintza lortu ditu, batez beste 4.000 euro aurreztuta. https://youtu.be/zJZRV5fyxeE
Venturi Unmanned Technologies, SL, tripulaziorik gabeko hegazkinak, energia sektorean mantentze lanetako eta zaintzako ikuskaritzak egiteko.
Cocuus, Cooking Science, ostalariei etxetresna elektriko bat eta errezeta bilduma osoa ematen dien proiektua, teknologia laser berritzaile baten bidez, janaria eraldatzeko aukera ematen duena, aurkezpen ikusgarriak egiteko. Elikagaien 3D inprimigailuak baino askoz ere efizienteagoa da eta, horregatik, negozio eredu berriak sortzeko aukera ematen du. https://www.youtube.com/watch?v=bIzBMX04lFs
Stockare Rfid Solutions, aktiboen jarraipena (tracking) eta sentsorizatzea denbora errealean egiteko irtenbideak eskaintzen dituen proiektua. Dagoeneko hainbat proiektu pilotu jarri ditu abian. https://youtu.be/5hlO6V2JAFQ
Ekitaldiaren amaieran, ekintzaileek eta inbertsoreek networking espazio bat izan dute, aurkeztutako ideien inguruan sakontzeko eta etorkizuneko lankidetza-esparruen inguruan hausnartzeko.

