Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Coprecik 2020ko hornitzaile onenaren saria jaso du Rationalen eskutik
ICombi Pro labe berriaren berritasun nagusia, labean sartu, zigilatu, parrillan erre eta lurrunetan erretzea ez ezik, garbitzeko duen sistema iraultzailea da. Beraiek definitzen duten bezala, "An amazing cleaning system" da: uraren % 30 aurrezten du, baita energiaren % 25 ere; gainera, produktu kimikoen erabilera murrizten du eta programa ultra-azkarra dauka. Adibidez, labean tarteko garbiketa ultra-azkarra egitea ahalbidetzen du, 12 minututan, jardunaren erdian, lanean jarraitzeko.

iCareSystem maila guztietan erronka izan da Copreciko ingeniaritza eta fabrikazio lan taldearentzat
Iker Atxikallende Copreciko komertzial arloko arduradunak adierazi duenez, "ICareSystem-ekin erabiltzaileak garbiketa produktuak, ura eta denbora aurrezten ditu, eta higiene eta ingurumen baldintzak betetzen ditu. Garapen hau maila guztietan erronka izan da gure ingeniaritza eta fabrikazio lan taldearentzat".
Rational-i buruz
1973az geroztik, Rational-ek mundu osoko sukaldaritza profesionalerako makina eta ekipoen fabrikazioan dihardu, munduko merkatu-kuotaren % 50 baino gehiagorekin. Rational-ek janaria prestatzeko tresnarik onena eskaini nahi die bere bezeroei. Gaur egun, milioi bat ekipo baino gehiago ditu merkatuan, Alemanian eta Frantzian dituen bi ekoizpen-instalazioetatik fabrikatuta.
Copreciri buruz
Coprecik etxetresna elektrikoetarako soluzioak egiten ditu 1963az geroztik, balbulak, gas- eta indukzio-sistema osoak, eta baita garbigailu eta ontzi-garbigailuetarako motor eta bonben fabrikazioa ere, bai etxetresna elektrikoetarako, bai ekipo komertzial eta industrialetarako.