Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
Bilbon Frantziak duen kontsulak MONDRAGON bisitatu du
Sameh Safty, Frantziak iaztik Bilbon duen kontsul orokorra bisitari izan zen atzo MONDRAGONeko zentro korporatiboan. Kooperatiba Taldearen errealitatea bertatik bertara ezagutzeko asmoz gerturatu zen eta zenbait bilera eta elkarrizketa egin zituen bertan. Laboral Kutxak gonbidatuta, Korporazioko Kontseilu Orokorreko presidente den Iñigo Ucin-ekin egoteko aukera izan zuen eta ondoren lan-bilera egin zuten Saftyk eta Ander Etxebarriak, Hedapen Kooperatiboko zuzendariak. Etxebarriak Korporazioaren gaur gaurko datuak eta erronkak zeintzuk diren helarazi zizkion kontsulari.
Jose Maria Arizmendiarrietaren museoa bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten Otaloran
Era berean, Otalora bisitatzeko aukera ere izan zuten eta Otalorako hezkuntza eskaintzaren berri izan zuten bisitariek. Gainera, Jose Maria Arizmendiarrietaren museoa bertatik bertara ikusteko aukera ere ez zuten galdu.
Argazkian, ezkerretik eskubira Olivier Izal, ARPAko Lan Departamentuko zuzendaria; Ander Etxebarria, MONDRAGONeko Hedapen Kooperatiboko zuzendaria; Sameh Safty, Frantziako kontsul orokorra Bilbon; Jose Ignacio Perez de Albeniz, ARPAko bazkide-zuzendari orokorra; eta Alfonso Garcia Liberal, Laboral Kutxako lurralde zuzendari ohia.