Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Hizkuntza kudeaketarako Bikain Ziurtagiriak banatu dira
Atzo, abenduak 19, banatu ziren Donostiako Kursaal Jauregian Hizkuntza Kudeaketako Bikain Ziurtagiriak. Guztira 52 erakundek jaso dute ziurtagiri hori, lanbide-esparruan eta enpresan euskararen presentzia eta erabilera aitortzen duena.
Ziurtagiri horiek banatzeko ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakaria izan zen eta baita Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu Bingen Zupiria, Enplegu eta Gizarte Politika sailburu Beatriz Artolazabal, Osasun sailburu Jon Darpon eta Hizkuntza Politika sailburuorde Patxi Baztarrika eta Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañaga.
Aurten guztira 21.500 langile barnean hartzen dituzten 52 enpresek jaso dute aitorpen hori, aurreko edizioetan baino bost aldiz gehiago, jauzi garrantzitsu bat “bide onetik” aurreratzen ari dela ondorioztatzeko, lehendakariak ziurtatu duenez. MONDRAGON Taldeko kooperatiba hauek ere jaso dute mezeritako ziurtagiria: Fagor Automation, Fagor Ederlan, Fagor Electronica, Ideko, Laboral Kutxa eta LKS.
Bikain Kanpo-Ebaluazioak Eusko Jaurlaritzak antolatzen ditu Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioarekin lankidetzan, eta erakunde batean euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa neurtzera daude zuzenduak.
Bikain kanpo-ebaluazio bat egin ondoren eskura daitekeen ziurtagiria da. Ebaluazio horretan EMEk (Erreferentzia Marko Estandarrak) zehaztutako alorretan euskararen presentzia, erabilera eta, oro har, kudeaketa neurtzen da. Ebaluatzen diren alorrak hauek dira:
- Erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa
- Kanpo harremanak
- Kanpo harremanak
- Barne harremanak
- Hizkuntza kudeaketa