Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
BHKlip bideo lehiaketa kontsumo katean oinarrituta antolatu du Arizmendi Ikastolak
Aurtengo edizioko berezitasuna proiektua gauzatzeko egin duten elkarlana da. Izan ere, aurreko edizioetan Goiena eta AZK enpresekin egin duten bezala, oraingo honetan Bagara eta HUHEZI ere elkarlanean aritu dira Arizmendi Ikastolarekin.
Lankidetza zabaldu
Bagarak Debagoieneko esperientzia komunitarioa, hezkuntza eta kooperatibigintza biziberritzea ditu helburu. Herrigintzan oinarrituta, Arrasateko azoka biziberritzeko prozesuan eragiten ari dira aspaldian. Horren harira eta ekimenari laguntzeko, egin dute Arizmendirekin elkarlana. Arizmendi Ikastolako Kultura arduradun Gari Ibarzabalen esanetan, "elkarlana eginda, proiektu askoz ere aberatsagoa lor daiteke". Bere iritziz, ederra da horrelako ekimen bat kanpora ateratzea eta interesa piztea jendearen parte hartzea lortzeko.
Epaimahaiaren eta Ikuslearen saria
Bi sari emango dituzte: bata Epaimahaiarena eta bestea Ikuslearena. Saritutako talde bakoitzari bideo kamara bana emango diete. Ikuslearen saria boto bidez aukeratuko da. Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 24a izango da; eta ikusleek apirilaren 29tik maiatzaren 8ra bitartean bozkatu ahal izango dute finalista onena Goienako blog komunitatearen BHKlipeko blogean.
Gari Ibarzabalek adierazi du adin tarte horretako ikasleentzat erakargarria izango den espazio bat sortzea dutela helburu.
Oinarriak
Gehienez hiru pertsonako taldeak osatu daitezke. Bideoak bi minutuko iraupena izan beharko du eta avi edo wmv formatuetan aurkeztu beharko dira. Lanak aurkezteko bi bide daude: Arizmendi Ikastolako idazkaritzara eraman edo bideoa youtubera igo eta esteka helbide honetara bidali: komunikazioa@arizmendikide.net.
Informazio gehiago behar duenak Arizmendiko webgunean eskura dezake.