Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
Bexen Cardiok Ermuan (Bizkaia) duen egoitzako lan-taldeak Korrika 23rekin bat egin nahi izan du. Asteon, Korrikari elkartasuna adierazteko argazki erraldoia egin dute. TU Lankidek Kooperatibetan egiten diren ekintzen argazkiak batu nahi ditu, mosaikoa sortzeko.
Ermuako lan-taldeak bat egin du Korrikaren 23.edizioarekin eta publikoki erakusteko, herriko kaleetara irten dira argazkia egitera. Ermuatik pasatzen den egunean ere bat egingo dute Korrikarekin eta enpresari dagokion kilometroa ere taldean egingo dute.

Langileak, bazkideak, senideak, erretiratuta dauden langile ohiak eta beste zenbait lagun elkartu dira Korrikari gertutasuna adieraztera. Harro Herri leloarekin bat egin dute eta Harro Bexen azaldu dira.

Josu Enekotegik eta Itsaso Ugaldek Korrikaren 1517.kilometroa egingo dute Bexen Cardioren ordezkari gisa, Ermuko tramoan.