Irakurriena
- 1. Ekoizpen linea fotovoltaiko berriak fabrikatu ditu Mondragon Assemblyk Aljeriarako
- 2. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 3. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 4. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 5. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 6. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
Berrikuntza, ekimena eta talentua sustatzeko hitzarmena sinatu dute

Laboral Kutxak Mondragon Unibertsitateko ikasleak hartzen ditu, urtero, prestakuntza duala egiteko eta gradu- eta master-amaierako hainbat proiektu gauzatzeko. Era berean, bi erakundeen arteko harremana sendoa izan da, eta gaur egun ere bada oraindik, profesionalentzako prestakuntzaren esparruan ere. Gaur sinatu den hitzarmen honek sustrai are sakonagoak bota ditu dagoeneko badagoen lankidetza-harreman horretan, eta helburu argia du: egungo eta etorkizuneko esparruak (berrikuntza, ekintzailetza eta talentua) garatzeko hemendik aurrera hasiko diren ekintzak sustatzea eta zuzentzea.
Bi erakundeek elkarlanean jardungo dute elkarren intereseko arloen inguruko ikerkuntzaren eta transferentziaren esparruetan, programak, proiektuak eta jarduerak bultzatuz eta ezagutza sortzea, trukatzea eta transferitzea sustatuz
Gainera, bi erakundeek elkarlanean jardungo dute elkarren intereseko arloen inguruko ikerkuntzaren eta transferentziaren esparruetan, programak, proiektuak eta jarduerak bultzatuz eta ezagutza sortzea, trukatzea eta transferitzea sustatuz.
Hauek dira lankidetza-hitzarmen honen jarduketa-eremuak eta lan-ildoak:
- Berrikuntza Unitatearen eta Open Businessen jarduerak abiaraztea, berrikuntza-proiektuetan parte hartzea sustatzeko, bai irakasle-ikertzaileen proiektuetan, bai doktoregaien nahiz prestakuntza jasotzen ari diren ikasleen proiektuetan, bai graduko zein masterreko ikasleen proiektuetan. Ikasleentzako erronkak eta BBF-Fintch-MUE, LK-MGEP ikasgela eta antzeko ekimenak abiaraztea ere bultzatuko da.
- Ekintzailetzaren alorrari sendotasuna, indarra eta jarraipena ematea. Esparru horretan badago aldez aurretik lankidetza bat, Bilbao AS Fabrik, Bilbao Berrikuntza Faktoria, Gaztenpresa, E-Labs eta antzeko adibideei jarraituz.
- LABORAL Kutxaren hainbat arlotako proiektu eta behar zehatzei erantzuteko, arlo hori unibertsitateko ikasleekin lantzea, hala ikasketetan zehar (beken eta curriculumeko eta curriculumetik kanpoko praktiken bidez), nola ikasketak amaitutakoan (lan-poltsa baten bidez).
- Irakaskuntzako lankidetza. Mondragon Unibertsitatearen aldetik, LABORAL Kutxarako prestakuntza-edukiak sortzeko eta LABORAL Kutxak Mondragon Unibertsitateari irakaskuntzan laguntzeko duen ahalmena aprobetxatzeko.
- Zeharkako beste eremu batzuk identifikatzea; adibidez: Mondragon Unibertsitateko ikasleentzako produktu eta zerbitzuetan lehentasunezko baldintzak garatzea.
- Lanbide-heziketaren eredua beste herrialde batzuetara eramateko nazioarteko proiektuetan lankidetzan aritzea.
Helburu horietarako beharrezko ekintzak abian jartzeko, bi erakundeek beharrezko egitura eta langileak jarriko dituzte.