Irakurriena
- 1. MONDRAGONek bere urteroko Kongresua egin du Bilbon
- 2. “Abentura zirraragarria izan da”
- 3. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 4. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 6. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 7. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 8. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 9. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 10. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
Bere instalazioetan energia-aprobetxamendua hobetu du Orklik
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/bere-instalazioetan-energia-aprobetxamendua-hobetu-du-orklik/@@images/696b9fd2-943c-4dd5-8c08-a25e2f33fd0b.png)
2018an, Orklik, berokuntzarako, ur bero sanitariorako, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatzeko erreferentziazko enpresak, bere instalazioetan energia-aprobetxamendua hobetzeko aukera bat antzeman zuen, konpresoreen eraginkortasuna oso txikia zela egiaztatu ondoren. Hala, MSI Taldearekin batera (ekoizpen-prozesuaren automatizazio- eta digitalizazio-zerbitzuetan espezializatutako enpresa), konpresore berrien hondar-energia aprobetxatzeko proiektu bat jarri zuen abian haien eskaera termikoaren zati bat asetzeko, normalean hondar hori galdu egiten baita.
“% 100 berriztagarria den energia da, kontsumo elektrikoa murriztuz eta CO2 isurtzea saihestuz; izan ere, kalkulatu dugu 165,5 tonako CO2 isuria murriztu dela atmosferara”
Ordiziako konpainiak adierazitakoaren arabera, “konpresoreen eraginkortasuna oso txikia zela egiaztatu zen, eta aire bidez hozten zirenez, beroa atmosferara barreiatzen zen, urtean 300.000 euro inguruko energia galduz. Orain, lau urte geroago, Orklik Aramako lineatan, biltegian, termopareetan, talde magnetikoetan, Ceramateko zoru erradiatzailean eta bainu eta zerbitzuetarako ur bero sanitarioaren ekoizpenean kokatutako konpresoreek sortzen duten energiaren % 58 kontsumitzen du, eta kooperatibatik espero dute urtearen amaierarako ehunekoa nabarmen haztea.
Proiektuaren hedapenarekin urtean 220.000 euroko energia aurreztu dela kalkulatzen da, eta, enpresak adierazi duen bezala, “% 100 berriztagarria den energia da, kontsumo elektrikoa murriztuz eta CO2 isurtzea saihestuz; izan ere, kalkulatu dugu 165,5 tonako CO2 isuria murriztu dela atmosferara”.
Hala ere, ekimena ez da hor amaitu, eta Orkliren ingurura hedatzen jarraitu da; izan ere, adierazi dutenez, “ezarritako neurri guztiekin konpresoreetan energia soberakin bat sortzen jarraitzen da. Hori dela eta, Udalarekin bilerak egin ditugu soberakin hori Majoriko (Ordizia) kiroldegiko igerilekuak berotzeko lagatzeko, eta ikastolara eta institutura zabaltzeko aukera izatea espero dugu”.
Udal instalazioetara energia bideratuz
Hurrengo urteei begira, Orklik eraginkortasun energetikoko proiektu berriak garatzen jarraitu nahi du MSI Taldearekin batera. Talde hori izan da proiektu hau hedatzeko arduraduna, analisi energetikoak eta aurrezkien aurreikuspena egiteko gai den digitalizazio-sistema globalaren diseinuari eta garapenari esker. Ildo horretan, ekintza berriak identifikatu dira, batez ere ihesen eta klimatizazioaren esparruan, eta hobetzeko jarraibide berriak ezartzen jarraitzea espero dute, jarduketa-eremu horietan eta etorkizunean identifikatuko diren berrietan eraginkorragoak izateko.
SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.
Iturria: spri.eus