Irakurriena
- 1. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 2. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
- 3. Mondragon Assemblyk ATP erosi du, packaging sektorean hazteko
- 4. Orbik Cybersecurity, Pedro Sanchezekin batera joan da Indiara, AI Impact Summit 2026era
- 5. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
- 6. MONDRAGON Hospitalityra batu da Orkli
Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
Berdintasuna MONDRAGONen erroetan dago, bere izatean.
MONDRAGONen Esperientzia Kooperatiboaren hasieratik, hezkuntza, aukera-berdintasuna eta pertsona guztien parte-hartzea gure proiektu eraldatzailearen oinarri izan dira.
Martxoaren 8 honetan konpromiso hori berresten dugu: emakumeek eta gizonek ekarpena egin, erabakitzeko gaitasuna izan eta berdintasunean biziko diren kooperatibak eta gizartea eraikitzen jarraitzeko konpromisoa da.
“Gizarte jakin batean emakumea non dagoen kokatuta jakiteak esango dizu gizarte horren benetako garapen maila zein den”. Jose Maria Arizmendiarrieta
Kooperatiben ekintzen zerrenda
Fagor Arrasate
Martxoak 6 • 10:00 • Fagor Arrasateko planta guztietan: Markiña, Zamudio, Donostia eta Arrasate.
TXOKO MOREA planta bakoitzean. Langileen ekarpen eta iritziak jasoko dira berdintasuna gehiago sustatzearen inguruan, izan norbanakoengandik edo kooperatibak sustatutako ekintzen bidez. Ingurune bidezkoagoak sortzearen inguruan ere hausnartuko dute eta jasotako iritzi zein ekarpenak Berdintasun Batzordera eramango dira.
KIDE
Martxoak 6 • 10:00 • KIDEn
TXOKO MOREA
Aste guztian buzoi moreak jarri dira langileen iradokizun, iritzi, pentsamendu, etab. jasotzeko. Ostiralean, gela batean photocall morea jarri da argazkiak ateratzeko eta hamaiketako moreaz lagunduta egongo da. Datorren astelehenean, ordurarte jasotako iradokizun eta ideia guztiekin eta photocall-ean ateratako argazkiekin collage bat egingo da eta zabaldu.
LagunAro Servicios
Martxoak 12 • 15:00 • Arizmendiarrieta gelan LagunAron
"Lagunaron adimen artifizialari betaurreko moreekin begiratuz"
LagunAron adimen artifizialari bultzada bat ematen saiatzen ari dira; horregatik, interesgarri ikusi dute aurten adimen artifizialari buruzko hitzaldi bat egitea, baina generoaren ikuspegitik. Dagoeneko 35 lagunek eman dute izena, hau da, plantillaren erdiak.
LABORAL Kutxa
Martxoaren 2tik 9ra egingo dituzte ekintzak • Intranetean zein kanpora begira erakundeak dituen gailuetan egongo dira mezuak (kutxazainak, online banka, eraikinak...)
Gogoetarako pilulak // Gazteen gogoetak ikus-entzunezko batean
Martxoaren 2an hasita, gogoetarako pilula batzuk argitaratu dira Giltzanet intranetean. Gainera ikus-entzunezko bat grabatu da LABORAL Kutxako 6 gazteekin eta horrela, duela 2 urte hasitako zirkuloa itxiko dute. 2024an aitzindari izan ziren bide-erakusleekin grabatu zuten eta iaz haien arrastotik ardura postuetara iritsi diren emakumeekin. Gainera, kutxazainetan, onlien bankan eta gainerako gailuetan martxoaren 8rako prestatutako irudia ikusiko da ostiraletik astelehenera. Eta eraikin nagusian dagoen giltzak argi morea izango du asteburu guztian.
Fagor Automation
Martxoak 9 • Egun osoz • 3 plantetan
Aste osoz, astelehenetik ostiralera (02/03-06/03), egunero galdetegi labur bat bidali dute Forms formatuan “Egunean behin” moduko batekin. Galdera horiek berdintasunaren ingurukoak, martxoaren 8arekin lotutakoak eta antzeko gaiak jorratu dituzte. Kontuan hartuta martxoaren 8a igandea dela, egun horretan astean zehar jasotako erantzunen emaitzak edo ondorioak partekatuko dira, edota galdera ireki bat zabalduko da. Ondoren, astelehena 9, aurreko urteetan bezala, madalena moreak eta kafea dohainik eskainiko dira.
Ikerlan
Martxoak 6 • IKERLANeko hiru egoitzetako kanpo aldean
Martxoaren 6an, IKERLANeko hiru egoitzetako kanpo aldean, taldeko argazkiak aterako dira. Honetaz gain, pilula bat zabalduko da IKERLAN osora, egunaren nondik norakoak azaldu, IKERLANeko datuak partekatu eta lehiaketa batean parte hartzeko esteka batekin (lehiaketa, hainbat emakume erreferenteren ingurukoa izango da). Martxoaren 9an, lehiaketan parte hartu dutenen artean zozketa egingo da irabazlea izendatzeko.
Lea Artibai Ikastetxea
Martxoak 6 • Lea Artibai Ikastetxea
Martxoaren 8a igandea denez, ostiralean, ospatu dute aldarrikapen eguna. Ostiralero bezala, irrati saioarekin hasi dute eguna, Berdintasun Taldekoek irratsaio berezia eskainita. Saioan aurtengo goiburua aurkeztu dute: “Eman lekua berdintasunari. Jarrai dezagun emakumeen eskubideak esparru guztietara zabaltzen". Azken hamarkadetan berdintasunaren arloan egindako aurrerapenak aztertuko dira, baina baita oraindik lortzeko dauzkagun erronkak ere.
Amaieran, eskualdeko asteburuko mobilizazio eta ekintzetan parte hartzeko gonbita egin, eta berdintasuna zaindu, babestu eta zabaltzea guztion ardura dela gogoraraziko da.
11:30 • Goiuri Jauregia (Gasteiz)
Gasteizen egingo den ekitaldira joango dira. Ekimenaren helburua kooperatibetan ardura postuetan —zuzendari zein lehendakari— diharduten emakumeak aitortu eta omentzea da, euren ekarpena eta lidergoa ikusgarri eginez. Bertan, Noelia Barruetabeña zuzendari gisa eta Itxasne Beaskoetxea presidenteorde gisa joango dira, Lea Artibaiko ordezkari moduan.
Enpresagintza Fakultatea
Martxoak 3 • 14.00 • AS FABRIK ETA ONLINE JARRAIPENA OÑATI ETA BIDASOAKO KANPUSETAN
"Finantza sektorea eta genero ikuspegia"
Berdintasunari gero eta leku zabalagoa emateko helburuarekin, Leixuri Elorriagaren hitzaldia izan dute: “Finantza sektorea eta genero ikuspegia”. Marisol Menendezek ere parte hartu du, nazioarteko WITH sarearen sortzaile denak, emakumeen lidergoa eta ikusgarritasuna sustatzea helburu. Ikasle eta irakasleen parte hartzea egon da. Ondoren, hausnarketarako tartea zabaldu dute, Fakultatea osatzen duten pertsona guztien artean esperientziak eta pertzepzioak partekatu eta uztartzeko, ikuspegi kritiko eta eraikitzailetik abiatuta.
Tafalla Iron Foundry
Martxoak 6
Martxoaren 8ko esparruan, TIFen ekintza sinboliko bat egin dute berdintasunarekin daukaten konpromisoa agerian uzteko. Kooperatibako emakumeen argazki baten bidez eta emakume eta gizonekin batera egindako beste irudi baten bidez, berdintasuna guztion artean eraikitzen den erantzukizuna eta balioa dela erakutsi dute.
Bexen / Oiarso S.Coop.
Martxoak 6 • 14.00 • Hernani eta Oiartzun
Eman tokia berdintasunari / Dale espacio a la igualdad
Martxoaren 6a baino lehen, eta Konfekoop-en kanpainarekin bat eginaz, galdera bat luzatu zuten: Nor da berdintasunaren arloko erreferentea Bexenen?
Gainontzean, goizeko lehen ordutik, berdintasun-batzordeko kide baten hausnarketa izan dute egun horri buruz; Emakunderen kanpainako kartelak eta bideoak partekatu dituzte, eta komunikatu berezian, boto gehien jaso duen pertsona berdintasuneko erreferente gisa izendatu dute.
Danobatgroup
Martxoak 9 • 11:45-13:15 • SORALUCEN ZUZENEAN ETA STREAMING BIDEZ IDEKON+GOIMEKEN
Emakumeen bilakaera eta begirada Danobatgroupen
M8ko ekitaldi bateratua egiten den 3. urtea da, lehena 2024an izan baitzen. Azken bi urteetan umore ikuskizunak egin dira eta aurten formatua aldatu da, mahai-ingurua eginez kooperatibetako emakumeekin. Pasa den urtean 100-110 pertsona inguruk izena eman zuten. Emakumeen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, Danobatgroupen urrats berri bat eman nahi da aurten ere, "Etorkizuna berdinduz" goiburupean. Berdintasuna eta aniztasuna kooperatiben ardatz izan daitezen, elkarrekin hausnartu eta indarrak batzeko mahai inguru berezi bat antolatu dute. Guztion artean, elkarrekin, urratsak sendoagoak direlako.
Fagor Ederlan
Martxoak 6
Emakumeen egoeraren inguruko QUIZZa
Ederlanen emakumeen errealitatearen inguruko galderetan oinarrituta QUIZZ bat sortu dute, Ederlaneko pertsonek parte hartu dezaten. Martxoak 5ean hasita, astelehena arte egongo da martxan.
Arizmendi Ikastola
Martxoak 6 • 9:00 • Ikastolako hainbat gunetan
Arizmendi Ikastolaren eraikin guzti-guztietan eta ikasleekin, hainbat ekimen jarri dituzte martxan. Jolasetik abiatuta, bertsogintza, emakume erreferenteen rolak, ikasle talde feministen ekimenak, muralen margoketa, erakusketa, ipuin-kontaketa eta beste hainbat ekintza izan dituzte.
Eroski
Martxoak 5 • 9:00 • Elorrio
Genero-rol berriak
M8ko hau bat dator Eroskiren "Konplizeak" jardunaldiaren XI. edizioarekin. Kolektibo osoari zuzendutako hausnarketa bateraturako gune bat da. Jardunaldi honetan 250 lagun inguruk parte hartu dute. Bi hizlari egon dira bertan (Mikel Otxotorena eta Ianire Estébanez), genero rolei buruz hausnartzen eta esaten dugunak eta isiltzen dugunak nola eragiten duen hausnartzen lagundu dute.
Copreci
Martxoak 6 • 11:00 • Aretxabaleta
M8: Hizkuntza ez-sexista
Kooperatiban hizkuntza inklusibo eta errespetuzkoa sustatzeko daukaten konpromisoaren barruan, "Hizkuntza ez‑sexistaren gida praktikoa" zabaldu dute. Dokumentu honek eguneroko komunikazioetan —idatzizkoetan zein ahozkoetan— erabileran hausnarketa eta sentsibilizazioa bultzatzen ditu.