Kooperatibisten babes soziala
Ikerketa zentro teknologikoa
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Ingeniaritza eta arkitektura
Irakurriena
- 1. Arizmendiarrietaren jaiotzaren urteurrena
- 2. Ikerlanek elektronika aurreratuko laborategi aitzindaria inauguratu du Arrasaten
- 3. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
- 6. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
Batzar Nagusiak, komunikazioa eta elkarlana indartzeko espazio
LagunAroren Batzar Orokorra egin ostean, martxoan hasten da kooperatiben batzar denboraldia. Une horretatik aurrera, gainontzeko kooperatibak batzen joaten dira prozesu honetara, urteko komunikazio ariketarik garrantzitsuena gauzatzeko. Izan ere, batzarrak ez dira kooperatibaren inguruko gai instituzionalak jorratzeko guneak bakarrik; lankideekin elkartu, gaiak partekatu eta beste era bateko harremanetarako espazio bilakatzen dira, lan-girotik harago doan lotura sendotuz.
Bereziki apirila eta maiatza izaten dira batzarren sasoi gorena kooperatiba gehienentzat eta topaketa hauek antolatzeko, leku anitzak egokitzen dituzte kooperatibek: antzokiak, eskualdeetako berrikuntza zentroak edota kiroldegiak, besteak beste.
Denboraldiari amaiera emateko, azken batzar handia MONDRAGONen Kongresua izango da: Gasteizko Europa Biltzar Jauregian ospatuko da, uztailaren 9an.
Batzarrek eman dutena
LagunAro
LagunArok 2024 ona itxi zuen martxoko Batzar Nagusian aurkeztutako emaitzen arabera.
Ikerlan
Ikerlan zentro teknologikoak 33 milioi euroko fakturazioarekin itxi zuen bere 50. urteurreneko urtea; %7,4 inguruko hazkundea, 2023koarekin alderatuta. Ikusi Linkedinen argitaratutako laburpena.
Fagor Taldea
Merkatuko erronka berrietara egokitzeko gaitasuna azpimarratu zuen Fagor Taldeak bere Batzar Nagusian.





