Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
BATZ Energy, ON Bizkaia saria jarduera profesionalari
BATZ Energyk spin-off baten ibilbideari 2018 ON Bizkaia saria jaso du BECen ospatu den zazpigarren Bizkaia Enpresa topaketan. Sariak, Unai Rementeriak, ahaldun nagusia, Imanol Pradalesek, Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatu forala eta Ainara Basurkok, Beazko zuzendaria, eman dituzte eta bi sail aitortzen dituzte –enpresa proiektua eta ibilbidea-, guztira zazpi sari banatuz.
BATZ Energy, egoitza Igorren duena, 2005ean eratu zen BATZen dibertsifikazio estrategiaren ondorioz. BATZ Energyk jarduera nagusia masako ekoizpen eta CSP eta PV teknologia erabiltzen duten eguzki-zelaien muntaketarako sistema estrukturalen diseinu eta garapenenera zuzentzen du.
Hasieratik, BATZ Energyk erronka berriak hartu izan ditu masako ekoizpen eta open innovation ereduan izandako esperientziari esker, non izaera globalarekin batera, energia berriztagarrien alorrean soluzioen hornitzaile mundialen bilakatzen duten.