Irakurriena
- 1. Ekoizpen linea fotovoltaiko berriak fabrikatu ditu Mondragon Assemblyk Aljeriarako
- 2. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 3. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 4. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 5. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 6. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
BATZ Basque Ecodesign Center osatzen duten enpresen sarean sartu da

Aurrerantzean, Basque Ecodesign Center (BEdC) osatzen duten 14 enpresetako bat izango da BATZ. Ekimen hori Ihobe sozietate publikoak, SPRIk eta Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatu dute, metodologiak gidatzeko eta proiektu berritzaileak garatzeko, enpresa horien lehiakortasuna eta balioa hobetzen den aldi berean.

Ekonomia zirkularra
BEdC Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030ek lehenetsitako balio-kateetan trakzio-ahalmen handia duten eta/edo ekonomia zirkularrari buruzko jakintza sortzeko gaitasun handia duten euskal enpresek osatzen dute. Eta euskal industriaren lidergoa indartu nahi du esparru horietan. Basque Ecodesign Centerren jarduera-ildo nagusiak proiektu tekniko berritzaileak garatzea da, banakakoak, lankidetzakoak edo metodologikoak, EAEko Ekonomia Zirkularraren Estrategiaren lehentasunezko gaien esparruan. Gure kasuan, Material zirkularrak aplikatzean eta erabiltzean ipiniko dugu harreta.
Batzek beste urrats bat emango du enpresa jasangarria izateko; kasu honetan, produktuen eta prozesuen ingurumen-inpaktua sakonago ezagutzeko eta lehiakortasuna hobetzeko egin daitezkeen jarduerak identifikatzeko.
Sektoreko beste enpresa lider batzuekin lankidetzan, eta IHOBEren koordinazio teknikoarekin, ekonomia zirkularraren bidez lehiakortasuna hobetzeko garatu beharreko erronkak, aukerak eta proiektuak identifikatuko ditugu hala nola jarraipen-orri bat garatu, besteak beste. Horrela, ekosistema honetan sartuta, beste urrats bat emango du enpresa jasangarria izateko; kasu honetan, produktuen eta prozesuen ingurumen-inpaktua sakonago ezagutzeko eta lehiakortasuna hobetzeko egin daitezkeen jarduerak identifikatzeko.
Basque Ecodesign Center ekimen egonkorra da, 2011n eratu zena sektore pribatuko enpresen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza-esparru batean. Ekimenaren helburua ekodiseinuari lotutako proiektu berritzaileak kontzeptualizatzea eta gauzatzea da, ezagutza sortu dadin eta, ondoren, EAEko industria-sarera transferitu dadin. Denbora igaro ahala, Basque Ecodesign Centerrek bilakaera izan du: ekodiseinuko gai espezifiko batetik ekonomia zirkularreko gai zabalago batera aldatu da. Eratu zenetik 14 bazkide izatera iritsi arte hazi da, 2021-2025 aldiari dagokion akordioan. Akordio horrek euskal industria-sektorea eskema iraunkorragoetara eraman du, Europako Itun Berdeak eta Basque Green Dealek ezarritako estrategiarekin bat.
Honako hauek osatzen dute BEdC: ArcelorMittal Sestao, BATZ Group, CAF, CIE Automotive, EDP España, Eroski, Grupo Campezo, Iberdrola, Kutxabank, Ormazabal Velatia, Orona S.Coop., Siemens-Gamesa Renewable Energy, Vicinay Sestao, Viuda de Sainz, Ihobe sozietate publikoa, SPRI eta Eusko Jaurlaritza bera.