Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Basque Culinary Centerrek gastronomia udalekuak antolatu ditu
Aurten, udalekuak ez dira Gipuzkoan bakarrik antolatuko, Bizkaian, Andaluzian eta Katalunian ere eskainiko dira, sukaldaritza eta gastronomia haienganako pasioa duten gazte guztiengana gerturatzeko helburuarekin.
Programa egonaldi osoko hamar egunetan garatuko da, eta egonaldian parte hartuko duten gazteek sukaldaritzaren sekretuak modu praktiko eta atseginean ezagutzeaz gain, sukaldean erabiltzen diren produktuen inguruko alor guztiak ezagutzeko aukera ere izango dute.
Horrela, hamar egunetan, guztira 80 gaztek Basque Culinary Centerreko irakasle eta chef baten eta bi begiraleren laguntza izango dute gastronomiaren sekretuak ezagutzeko. Eguneroko jardueren artean, chef gonbidatuen eskutik errezeta tradizionalak prestatu, sukaldaritza berritzailearen teknikak ezagutu, sukaldari entzutetsuen ondoan jardun, sukaldean erabiliko dituzten produktu nagusien elaborazio prozesuak ezagutu, eta irteera eta bisita interesgarriak egingo dituzte -jatetxeak, merkatuak, ekoizleak, etab.-, tutoretzapeko beste hainbat astialdiko irteeren artean, horien artean, igerilekua, hondartza, ur-kirolak, ginkana gastronomikoak, etab.
Zehazki, honakoak dira programa barruko ikastaroak: lekaleak eta zerealak, okela eta parrilla, ogia eta pizza, pasta eta arroza, frutak eta barazkiak, esnekiak, arraina, sormenezko sukaldaritza, txokolatea eta postreak, udalekuaren eskualdeko sukaldaritza tradizionala, nazioarteko sukaldaritza eta ahosabaia trebatzen ikasteko dastaketa. Horretaz gain, elikadura osasungarriaren inguruko, otorduetarako lehen laguntzei dagozkien eta plateren apainketari buruzko aholku batzuk ere eskainiko dira.