Irakurriena
- 1. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 2. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 3. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
- 4. Mondragon Assemblyk ATP erosi du, packaging sektorean hazteko
- 5. Orbik Cybersecurity, Pedro Sanchezekin batera joan da Indiara, AI Impact Summit 2026era
- 6. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
Banatu dira Huhezinema sariak
Antolatzaileek Huhezinemaren emaitza bikaina izan dela eta oso gustura daudela adierazi dute. Era berean, ikus-entzunezko laburren maila oso altua izan dela baieztatu dute bertaratu direnek. Saritu guztiei otar eder bana eman zaie. MUko ikasleek antolatutako luntx batekin amaitu zen ekitaldia.
Lehiaketa ofiziala
Euskarazko film labur onena, Goiena Saria (1.500 euro) Deus et Machina, Koldo Almandozen laburrak jaso du.
Huhezinema Saria (1.000 euro) Los Perfeccionistas, Tucker Davila Wood egileari eman zaio.
Ikusleek saritutakoa (500 euro) Loco con Ballesta izan da, Kepa Sojoren eskutik egina.
Iván Cortázarren Tesoros izan da aipamen berezia jaso duen laburra.
Ikasleen lehiaketa
MU Saria (400 euro) Peña, oroitzapen bat, bizitza bat (Aitana Duque, Imanol Beloki, Manex Zabala, Naia Laka eta Lander Arregi).
Ikusleen Saria (200 euro) Bizitzaren gazi-gozoak (Izarne Olano, Ane Jauregi, Asier Rekalde, Aitziber Onaindia, Maialen Torres eta Iñigo Calleja).
Basque Culinary Saria (400 euro) Mokaduak (Ainhoa Garcia, Ander Larrañaga, Andrea Lopetegi eta Janire Zubizarreta).
Aipamen berezia Etxehuts (Kepa Matxain, Ander Bolibar, Oihan Vitoria, Jokin Uribeetxeberria eta Mikel Iraola).



