TUlankide MONDRAGON

Bagarak amaiera eman dio hamar urteko ibilbideari

2019/02/01

Hamar urteko ibilbidearen ondoren, agur esan dio Bagarak Debagoieneko gizarteari, baina argi geratu da urte horietan guztietan egindako lanak jarraituko duela. Arrasateko Kulturaten egin den Mugarri berrien bila ekitaldia Tobera formatuan egin da eta antzezlanean Bagarak bere ibilbidean egindako lana epaitu dute.
Bagarak amaiera eman dio hamar urteko ibilbideari

MONDRAGONeko eta Korporazioan saretuta dauden kooperatibetako ordezkaritza zabala izan zen atzo arratsaldean Bagararen agur ekitaldian. ULMAko presidente Raul Garcia, MONDRAGONeko Javier Marcos eta Ibon Antero, Copreciko Oier Etxeberria, Fagor Ederlaneko Mikel Uribetxeberria, Fagor Taldeko Aritz Otxandiano eta Josean Alustiza, LANKIko Jon Sarasua, Mundukideko Urri Urizar, Mondragon Unibertsitateko irakasle ohi Joxe Arantzabal, kooperatibetako historikoa den Jose Ramon Elortza, Artemaneko Arantzazu Lagunilla eta GOIENAko Agurtzane Gainzarain eta Iban Arantzabal, Bagarako ordezkari Elena Herrarte, Arkaitz Biain edo eta Arizmendi Ikastolako Nagore Iraola... eta beste hamaika lagun elkartu ziren kulturateko klaustroan.

Agur Bagara, ekitaldia  Arrasateko Kulturateko klaustroa atzo.

Arrasateko udaleko ordezkariak ere bertan izan ziren; Maria Ubarretxena alkatea eta Anuska Ezkurra EAJko zinegotzia eta Tokiko Gobernu Batzordeko kidea, eta baita Eneko Barberena EH Bilduko zinegotzia ere. Era berean, Xabier Zubizarreta eta Ino Galparsoro alkate ohiak ere izan ziren. Guztira 60 bat lagun elkartu ziren Arrasateok Kulturaten. 

Hamar urteko ibilbidea

2010ean sortu zen Bagara eta urte hauetan hainbat proiektu bultzatu ditu, besteak beste; Ereindajan, Gureztatu, Eltzia, Herrigintza gaztea, Koopfabrika, Tobera... Orain, baina, mugarri berrien bila abiatzeko egitasmo berritzaile bat jarri dute abian. Horixe ebatzi du epaiak, "herritarrek, aurrerantzean ere, badutelako zuen beharra".

Antzezlana amaitu ostean, Aritz Otxandiano Bagarako presidenteak hartu du hitza. Bagararen ibilbideari aitortza egin ostean etorkizuneko erronkei buruz hitz egin du; klima aldaketa, berdintasuna edota hezkuntzaren garrantziaz jardun du, besteak beste. Arianne Kareagak, berriz, bazkide norbanakoen izenean hitz egin du, sortu berri den egitasmoari zer eskatzen dioten azalduz. Egindakoari aitortza egiten hasi da Kareaga ere, eta ostean, irekitasuna eta ilusioa nabarmendu ditu. 

Ekitaldiari amaiera emateko, ariketa praktikoa proposatu die Otxandianok gerturatutakoei. Hala, lankidetza sarea sustatzeko etorkizunean zer eskatzen dioten iradokitzeko aukera eman die gonbidatuei. Horiek mugikor bidez eman dute iritzia; hitz laino formatuan ikusi dira erantzunak pantaila handian. Entzutea eta konfiantza gailendu dira beste guztien gainetik, baina baita, irekitasuna, gertutasuna, anbizioa, ausardia, gertutasuna, ilusioa, elkarlana eta lankidetza ere. 

Orain Debagoiena Entzuten Lankidetza

Debagoiena eraldatzeko sarea bigarren aukera bat izango da proiektuaren sakontasun originala berrartzeko eta tresna berriekin aurrera egiteko. Antzeztutako epaiketan epaileak esan duen moduan "basoak biziberritzeko zuhaitz zaharrak erortzen utzi behar dira, berriei lekua egiteko". Bagarak pilatutako ezagupenak eta egindako harreman sarea aprobetxatuko ditu lankidetza sare berriak; horrekin batera, metodologia berritzaileak erabiliko ditu. Komunitatean eraldaketa soziala bultzatzeko jende asko eta askotariko entzuten hasi da dagoeneko egitasmo berria, mugarri eta ikuspuntu berrituekin aurrera egiteko. Era berean, Debagoieneko eraldaketa soziala lortzeko funtsezkoa izango da ezberdinen arteko lankidetza estua. 

Argazki bilduma.

Eguraldia
Osteguna 27 Min: 17
Max: 40
Ostirala 28 Min: 14
Max: 31
Larunbata 29 Min: 15
Max: 36
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak