Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Badator SAIOKAren zazpigarren edizioa
Ekosistema ekintzailea, irekia eta elkarren arteko lankidetza oinarri izango duena sustatzeko eta jarduera ekintzailearen jauzi kualitatiboa gauzatzeko, MONDRAGON Sustapen Zentroak SAIOKA ekimenaren edizio berri bat aurkeztu du. Erronka da MONDRAGONen jarduera ekintzailean jauzi kualitatiboa gauzatzea.
Proiektu ekintzaileak garatzeko aukera
SAIOKAk ondorengo aukerak ematen dizkie proiektu ekintzaile bat gauzatzeko interesa duten lan bazkideei: Jarduera ekintzaile bat gauzatzeko behar diren trebetasunak eta gaitasunak hartzea. Enpresa jarduera berri baten negozio eredua diseinatzea eta optimizatzea. Negozio ideia gauzatzeko baliabideak eskuragarri izatea (aholkularitza, finantzaketa, etab.). Enpresa proiektua gauzatzera bideratutako Laneko Plan bat garatzea.
Parte hartzaileek MONDRAGON barruan antolatutako ekintzaile sarean sartzeko aukera izango dute
Modu osagarrian, SAIOKAk aukera emango die pertsona horiei MONDRAGON barruan antolatutako ekintzaile sarean sartzeko, eta…: Negozio berriak abiarazteko kezka eta grina daukaten beste pertsona batzuk ezagutzeko. Sustapen esperientziak eta baita erronka pertsonal nahiz profesionalak partekatzeko, eta, agian, baita diziplina askoko eta kooperatiba arteko taldeak sortzeko ere, negozio berriak sustatzeko helburuz.
SAIOKA saioak “Boot Camp” edo ‘prestaketa eremu intentsiboa’ delako filosofiari jarraituz egiten dira, eta bi lanaldi oso behar dituzte. Honako ezaugarri hauek dituzten pertsonen bila gabiltza: MONDRAGONeko kooperatiba bateko lan bazkidea izatea. Gutxienez bost urteko lan esperientzia edukitzea. MONDRAGONen enpresa garapenerako estrategiak diren aldetik, ekintzailetzaren eta lankidetzaren aldeko konpromisoa hartzea. SAIOKAren saio guztietara joateko konpromisoa hartzea.
Izen ematea
SAIOKAren saio berri honetan parte hartzeko izena eman beharra dago, 943082215 telefono zenbakira deituta edota ondorengo helbide elektronikora mezu bat bidalita: eventos-mcp@mondragoncorporation.com.