Irakurriena
- 1. Orbeak promozio berezia jarri du abian MONDRAGONentzat
- 2. MONDRAGONek interesa pizten jarraitzen du bisitari atzerritarren eta kooperatiben artean
- 3. Eskuratu TERNUA %15eko deskontuarekin
- 4. TFG-TFM MONDRAGON Sariek talentua saritu dute inoizko parte-hartzerik handienarekin
- 5. MONDRAGONek eta Fagor Electronicak Semi Zabalan inbertitu dute
- 6. Eroskik finantza egitura berrantolatu du, zorra merkeago birfinantzatuz
"Azken urteotako gestioak aukera ematen digu krisiari hobeto aurre egiteko"
LagunAro, EPSV bazkide kooperatibistentzat sortutako gizarte babeserako sistema bat da, mugimendu kooperatiboaren baitan sortua, eta bere xedea da bere mutualista eta onuradunei (afiliatutako kooperatibetako bazkideak) asistentzia eta aurreikuspen erregimena ematea. Gaur egun, Carlos Maza da LagunAro, EPSVren idazkari nagusia.
Otsailaren amaiera aldera krisia abiatu zenetik, eta bereziki martxoaren erditik, LagunAro, EPSVk neurri ugari hartu ditu kooperatiba eta kooperatibistak krisiari berme handiagoarekin aurre egiteko. Besteak beste, egutegi-mugikorra abian jarri da eta kuotak ordaintzeko epeak ere egokitu egin dira, apiriletik uztailera.
Inbertsioak, etorkizuna, deseskalada...
LagunAro, EPSVko idazkari nagusiaren esanetan, "azken urteetan eginiko gestio egokiak aukera emango digu orain krisiari berme gehiagorekin aurre egiteko". Gai honen inguruan aritu gara Mazarekin eta beste zenbait arlo ere jorratu ditugu.
Mazak, era berean, beste zenbait gai ere aztertu ditu TUlankideko irakurleentzat... Etorkizun hurbila, deseskalada edo eta kooperatiben aktibitatearen inguruan aritu gara berarekin.