Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
Ausolan eta Basque Teamek "Aktiba zaitez" kanpaina abiatu dute
Aktiba zaitez kanpaina hirugarren hiruhilekoan egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako jantokietan.Eguerdiko bazkalorduko denbora librea aprobetxatuz, proiektuak azpimarratu nahi du “kirola praktikatzea funtsezkoa dela osasun ona mantentzeko, eta, gazteenen bitartez, gizartea sentsibilizatu nahi du kirol egokituari buruz eta desgaitasuna duten pertsonek aurre egin beharreko erronkei buruz”, gaineratu dute.
Hiru euskal kirolari paraolinpiarren bitartez, Agurtzane Egiluz (Saskibaloia aulki gurpildunean - Gasteiz), Iker Sastre (Mahai tenisa - Bilbo) eta Ager Solabarrieta (Tiro egokitua - Ondarroa), datozen hilabeteetan hainbat ekintza eta erronka garatuko dira, bazkalaurretik edo bazkalondoren, Ausolanen eskola jantokietan.
Ikasleek praktikatuko dituzten kirol egokituko modalitate batzuk erakutsiko dira, dibertsitate funtzionala duten pertsonen lekuan jarri eta ikasteko helburuarekin.
Jarduera eta ariketa horiei esker, ikasleei “jakinarazi nahi zaie oso garrantzitsua dela elikadura osasungarria izatea, desgaitasuna duten pertsonak kirolean eta, oro har, bizitzan, barneratzea, eta Basque Teameko kirolarien bidez, gutxiengoan dauden beste kirol batzuk erakutsi eta irakatsi, jantokian egon beharreko denbora aprobetxatuz ariketa fisikoa egiteko”, amaitu du Ausolanek Euskal Autonomia Erkidegoan duen hezkuntza proiektuko lantaldeak.
Aktiba zaitez kanpainak konpromisoa dauka Garapen Jasangarrirako Helburuekin
Ekimen hori, gainera, Garapen Iraunkorrerako hiru helbururi lotuta dago:
Aktiba Zaitez kanpainarekin bat egin duten kirolariek haurrei helarazi nahi dizkieten mezuetako batzuk azpimarratu dituzte. Ager Solabarrietak azaldu duenez, “egunero kirol elitean lehiatzeko oso garrantzitsua da bizimodu osasungarria izatea.Fisikoki eta mentalki osasuntsu egoten eta aktibo egoten laguntzen digu, eta ezinbestekoa da dieta orekatu bat egitea”.(3GJH, “Osasuna eta ongizatea”).
Agurtzane Egiluzek, berriz, hau azpimarratu du: “erakutsi nahi dut kirolean ez dagoela desberdintasunetarako arrazoirik, dibertsitate funtzionala duten pertsonen kirolean, esaterako, aulki gurpilduneko basketean, ez da bereizketarik egiten taldea osatzen duten lagunen artean, eta bi sexuetako kideek osatzen dute”.(5GJH, “Genero Berdintasuna”)
Azkenik, Iker Sastrek gogorarazi nahi izan du “minusbaliotasuna izateak ez duela eragozten kirol batean maila gorenera iristea”.(10GJH, “Desberdintasunak murriztea”).
Ausolan eta Basque Teamek lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten 2020an. Hitzarmen horrek, hain zuzen, bizimodu osasungarriei baterako bultzada eman nahi izateaz gain, bi erakundeek kirolariei entrenamenduarekin, lehiaketa ofizialetan parte hartzearekin eta kirol jarduera amaitutakoan laneratzearekin bateragarriak diren enplegu baldintzak ahalbidetzeko hartu duten konpromisoa ere biltzen du.