Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Ausolanek eta Basque Team-ek Aktiba zaitez kanpaina abiarazi dute, haurtzarotik jarduera fisikoa sustatzeko
Aktiba zaitez kanpaina hirugarren hiruhilekoan egingo da, eguerdian bazkaltzeko izaten duten denbora aprobetxatuz. Kanpainak, hain zuzen, ikastetxeetan eguerdiarekin lotutako espazioak dinamizatzea, ingurumenarekiko ohitura osasungarriak eta arduratsuak sustatzea eta hainbat kirol egiteko joera bultzatzea du helburu.
Hiru euskal kirolarien eskutik −Leticia Canales (surfa - Sopela), Odei Jainaga (xabalina jaurtiketa - Eibar) eta Maialen Chourraut (eslalom piraguismoa - Lasarte)−, datozen hilabeteetan, hainbat jarduera eta erronka gauzatuko dira, bazkaldu aurretik edo ondoren, Ausolan eskola jantokietan gozatzeko.
Jarduera eta ariketa horiei esker, ikasleei jakinarazi nahi zaie oso garrantzitsua dela elikadura osasungarria izatea. Era berean, Basque Team kirolarien bidez, gutxiengoen beste kirol batzuk erakutsi eta irakatsiko dira, eta jantokian egon beharreko denbora aprobetxatuko dute jarduera fisikoa beste modu batean lantzeko.
Aktiba zaitez kanpainaren nondik norakoak
Kanpaina apirilaren 12an hasiko da, astelehena, Basque Team Fundazioaren abestiarekin eta koreografiarekin (ikus bideoa), eta ikastetxeak erronkan parte hartzera gonbidatuko dituzte, 2021eko Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten euskal kirolariak animatzeko koreografia bat eginez.
Azkenik, esan behar da ekimen hau Garapen Iraunkorrerako hiru helbururi lotuta dagoela: Itsaspeko Bizitza, Zero gosea eta Ur garbia eta saneamendua.