Irakurriena
- 1. Domusa Teknik-ek eta MONDRAGONek Hotta-n inbertitu dute, bero-hondarra konfort bihurtzeko
- 2. Leire Mugerzak “Gipuzkoako enpresaburu onenaren” ASPEGI 2026 Saria jasoko du
- 3. Belaunaldi-erreleborik ezak eta kanpo-talentuaren hazkundeak eragin zuzena dute euskal enpresen ordainsari-politiketan
- 4. Lortek Bilbora hedatu da
- 5. Osasungintzaren sektoreko posizioa indartu du Fagor Taldeak, Fagor Healthcare kooperatibarekin
- 6. Orca, Orca Aero eta Lotto-Intermarché taldearen 2026ko bizikletak aurkeztu ditu Orbeak
Ausolan eta Mundukide elkarrekin 'jan ezazu mundua...' kanpainan
Zenbaki eta hizkiak hutsak direla iruditu arren, kamera baten objektibo batekin gerturatuz gero, egoera latzekin egingo genuke topo, sukalde, kale, auzo, herri, hiriburu, eta herrialdeetan; egoera latzetatik hasi eta bizitzeko kemena kentzen duten egoeretaraino.
Gizakiok gero eta gaitasun handiagoa dugu hurbileko nahiz urrutiko egoerekin konektatzeko, eta sentitzen ditugu munduko gizon eta emakumeon gorabeherak.
Beraz, konektatu gaitezen munduarekin eta entzun ditzagun nagusi, gazte eta haurren garrasi larriak. Ondoren, errazagoa izango da bakoitzak dagokion neurri eta esparruan ahal duen ekarpentxoa egitea. Gazte, JAN EZAZU MUNDUA … baina ez bota janaririk lelopean gazteei bideratutako kanpaina jarriko dute martxan Ausolan eta Mundukidek. “Egunero 24.000 pertsona hiltzen dira gosez munduan" adierazi digute erakundetik.
Hitzaldiak
Mozambike eta Afrikako beste herrialde batzuetan 12 urtetako esperientzia duen Beñat Arzadun Mundukideko langilea izango da hizlaria. Ausolan, Mundukide eta Beñaten helburua, 12-18 urte tartean dauden gazteei, herrialde pobretuetako biztanleen eguneroko bizitzaren berri emateaz gain, Mundukidek herri hauen garapen sozio-ekonomikoa hobetzeko zer plan eta nolako lanak egiten dituen ezagutzera ematea da. Hain justu ere, guztion lanarekin eta kolaborazioarekin, elkarrekin gosetearen aurka egitea bilatzen du kanpainak.
