Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Arizmendiko ikasleak Sitgesen izango dira, Europako Gazte Parlamentuaren oratoria lehiaketan
Gazte Parlamentuaren oratoria lehiaketako lehen kanporaketa domekan, hilaren 25ean jokatu zuten, Arrasaten eta haiekin batera Arizmendiko Gaztelupe guneko beste talde bat eta Bergarako Aranzadi ikastolako beste bat lehiatu ziren. Lehen kanporaketa horretan guztira bost taldek hartu zuten parte eta Zornotzako Lauaxeta ikastola sailkatu zen lehenengo.
Europako parlamentuak jorratzen dituen hainbat gairen inguruan eztabaidatu zuten Arrasateko saioan. Argudiaketa, jendearen aurrean hitz egiten jakitea, errespetuz aritzea... izan ziren talde irabazlea aukeratzeko kontuan izan zituzten aspektuak. Eta hori guztia ingelesez egin behar izan zuten ikasleek.
Lauaxeta eta Arizmendiko Almen guneko taldeak Sitgesen jokatuko den Estatuko kanporaketara joango dira eta han sailkatuz gero, Europara. Hain justu, Miren Perez, Ayla Manzanales eta Sinead Nelson ikasleak joango dira.