Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
Arizmendiarrietaren eguna 2024
Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak (ALE) antolatutako ekitaldia 18:30ean hasi zen, Goi Eskola Politeknikoko (Mondragon Unibertsitatea) 6211 eta 6212 geletan, Arrasaten. Juan Ignacio Pérez Iglesias kontseilariak parte hartu zuen parte, eta bere ikuspegia eskaini zuen zientziak kultura-iturri, oparotasunaren sortzaile eta demokraziaren sustatzaile gisa duen eginkizun eraldatzaileari buruz. Izan ere, bere parte-hartzeak (gaztelaniaz egingo du) zientziak kulturarekin, oparotasunarekin eta demokraziarekin, "zientzia bultzatzen duen hiruki bertutetsuarekin", dituen loturak uztartuko ditu, gizartearen garapenerako funtsezkoak diren elementu horien arteko lotura nabarmenduz.
Zientziak gizartearen aurrerabidean duen eginkizunari buruz hausnartzeko aukera izan zen ekitaldia.
Juan Ignacio Pérez Iglesias arlo akademikoan eta zientifikoan ezaguna da, eta gaur egun Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburua da. Gainera, Fisiologiako katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta lidergo rolak bete ditu erakunde horretako errektore ohi gisa.
Bere ibilbidean zehar, ikerketa zientifikoa erronka sozial eta ekonomikoekin lotzeko duen gaitasunagatik nabarmendu da Pérez Iglesias. Jakiundeko lehendakaria 2020 eta 2024 artean, dibulgatzaile sutsua ere bada, zientziari eta horrek gizartean duen eraginari buruzko saiakera eta argitalpen askoren egilea. Juan Ignacio Pérez Iglesiasek ekitaldi honetan parte hartzeak indartu egiten du Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak berrikuntza eta lankidetza balioetan oinarritutako gizarte eredu bat sustatzeko duen konpromisoa.