Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Arizmendiarrietarekin hitzordua
41 urte bete ziren atzo, azaroak 29, Jose Maria Arizmendiarrieta hil zela. Gaur Mondragon Goi Eskola Politeknikoan bere omenezko ekitaldi bat egingo da.
Arratsaldeko 7retan izango da hitzordua, Mondragon Goi Eskola Politeknikoako areto nagusian. Arizmendiarrieta Lagun Elkartetik antolatuta, solasaldia egingo da “On Jose Maria” hizpide izango delarik.
Solasaldia, beti bezala, Eskolan izango da (datorren urtean 75. urteurreneko ospakizunetan murgilduko da) eta bertan lau hizlari izango dira: Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea; Juan Carlos Amasorrain MGEPko irakaslea; Joxe Ramon Elorza, MGEPko irakasle ohia; eta Javier Marcos, MONDRAGONeko komunikazio arduraduna.
Hizlariek 10 minutu edukiko dituzte Arizmendiarrietaren gainean hausnarketa egiteko, eta jarraian, Maialen Gonzalezen gidaritzapean solasaldia egingo da.