Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Arizmendi Kirol Elkarteak boleibol taldeak aurkeztu ditu
2012-13 denboraldian eman zituen lehenengo urratsak boleibolak Arizmendi Kirol
Elkartean. Gaur egun, zazpi taldek osatzen dute boleiboleko saila eta Gipuzkoako
boleibol jokalari gehien dituen elkartea da Arizmendi.
Gipuzkoako boleibol jokalari gehien dituen elkartea da Arizmendi.
Orain dela sei urte heziketa fisikoko orduetan boleibola praktikatzen zuen ikasle
talde bat kirol honetaz maitemindu zen. Urtebete entrenatzen pasa ostean 2013-14
denboraldian debuta egin zuten, 4. postuan sailkatuz.
Urte zailak ere bizi izan ditu boleibolak gurean. 2015-2016 urtean boleiboleko saila
desagertzear zegoen. Goienan publikatutako erreportaia bati esker jendea
Arizmendira deika hasi zen eta egoerari buelta ematea lortu zuten. Egun horretatik
gaur arte egindako eboluzioa itzela izan da.
Boleibol taldeen argazki bilduma.