Irakurriena
- 1. MONDRAGON Healthek osasunaren merkatuan duen presentzia indartu du
- 2. Fagor Automation, Soraluce eta Danobat Hannoverreko EMO 2023 azokan
- 3. Mondragon Unibertsitateak eta LABORAL Kutxak talentua erakartzeko hitzarmena sinatu dute
- 4. Urriaren 22an egingo dute Mundukideren VIII. lasterketa solidarioa
- 5. "Talentua, berrikuntza eta ekintzailetza dira Mondragon Unibertsitatearen bereizgarriak"
- 6. Hamaika gaztek beren bizitzako abentura biziko dute
- 7. Aldaketa Stirling Zentroan eta Osagaien Dibisioko Berrikuntza zuzendaritzan
- 8. Mondragon Unibertsitateak 14 titulu berri eskainiko ditu hainbat jakintza-arlotan
- 9. IDEKOk piezak mekanizatu bitartean bibrazioak murrizteko teknologia berriak aurkeztu ditu Dublinen
- 10. Zer egiten du MONDRAGONek?
ARIZMENDI ikastolak Santa Teresa gunea inauguratu berri du

2009. urtean abiatu zuen Arizmendi Ikastolak Konfiantzaren Pedagogia Haur Hezkuntzan, erabateko eraldaketa helburuetan, metodologian eta arkitekturan gauzatuz.
2017. urtean Lehen Hezkuntzako maila guztiak hartzen dituen eraikina diseinatu eta horren araberako obrak burutu ditu udan. Lanaren emaitza pasa den astean aurkeztu zuen ikastolak. Instalazio berriak bisitatzen eta ikuskatzen hainbat ordezkari izan ziren, Arizmendi ikastolako presidentea den Aitziber Arregik lagunduta. Besteak beste, izan ziren: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Berrikuntza zuzendaria, Luzia Torrealdai; Gipuzkoako Foru Aldundiko Azpiegituretako diputatua, Aintzane Oiarbide; Arrasateko alkatea, Maria Ubarretxena; eta MONDRAGON kooperatiba-taldeko presidentea, Iñigo Ucin.
Hezkuntzaren etorkizuna kofiantzazko arkitekturaz
Hezkuntza euskaldun kooperatiboa du xedetzat Konfiantzaren Pedagogiak eta arkitekturak rol erabakigarria jokatzen du haren garabidean.
Testuinguru horretan, espazioak eta altzariak diseinatzen buru belarri aritu dira LKS eta EREDU-ENEAko arduradunek, ARIZMENDI ikastolako arduradunekin batera.
Espazioak eta altzariak propio diseinatu dira neska-mutikoak beren burua gestionatu ditzaten, proiektu kooperatiboak abiatu eta kudeatu ditzaten, ikaskuntza indibiduala, talde txikikoa eta talde handikoa egin ahal izan dezaten, ikasle taldeen arteko partekatze eta lankidetza burutu dezaten, irakasleak eta ikasleak elkar ikusi eta begiratu dezaten, goiko solairua eta beheko solairua denen argitan egon daitezen, espazioak erabilera anitz izan ditzan, gurasoak espazioen barruan aritu daitezen, auzokideek beren espazio propioa izan dezaten …
Hartara, adreilurik ez dago, ezta horma itxirik ere. Beira, zurezko zorua, altzari tolesgarriak, elkar hartzeko plazak, norbera lasai egoteko txokoak, tailerretan aritzekoak … Eta guztiz eraldatzailea den airean dagoen irakurketa espazioa. Bai, zorurik ez, zirkoetan egon ohi den bezalako sokaz egindako sare erraldoia, 200 metro karratuko azalera duena, liburuez inguratuta, neska-mutikoak lasai, etzanda, euren gustuko testu idatziak irakur ditzaten.