Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Arizmendi Ikastolak ordenagailu eta inpresorak prestatu ditu Saharar kanpamenduetarako
Arizari Hezkuntza elkartearen barruan kokatzen den Birziklanet proiektuaren baitan aurrera eraman den proiektua izan da, eta Saleh Zein Sidahamek, Saharaldebako ordezkariak, kotxez eramango ditu datozen egunetan Saharar kanpamentuetara.
Saharar kanpamentuetako proiektua gizarteratu da Ferixalekuan, Arizmendi Ikastolako lanbide heziketak erdi eta goi mailako zikloak dituen gunean. Bertaratu direnek 4 hizlari izan dituzte aurrez-aurre: Fatma Labiad, Fronte Polisarioko ordezkaria, Beñat Irazabal Arizmendiko lanbide heziketako zuzendaria, Saleh Zein Sidahamed, Saharaldebako ordezkaria eta Gaizka Eraña, Arizari Hezkuntza Elkarteko ordezkaria.
Beñat Irazabalen hitzetan, horrelako proiektuak oso garrantzitsuak dira bat datozelako ikasleei irakastea gura dizkieten baloreekin. Proiektu honek beste erakunde batzuekin elkarlanean gizartea eraldatzeko asmoa du, ekipoak berreskuratuz arrakala digitala murrizten duelako.
Fatma Labiadek Fronte Polisarioko ordezkariak, eskerrak eman die proiektu honetan diharduten guztiei. Bereziki, Arrasateko Udala ordezkatu duen Maider Morras alkateari, Saleh Zein Sidahamedi eta Mikroinformatikako heziketa zikloko ikasle zein irakasleei. Fatma Kanpamentuetan dauden ikasleen egoera deskribatu du, esanez bidaliko diren ordenagailu zein inpresorak altxor bat direla bertako hezkuntza sistemarentzat.

Hirugarren hizlaria Gaizka Eraña izan da, Arizari Hezkuntza Elkarteko kidea. Proiektua Arrasateko Udalaren laguntza barik eginezina izango litzatekela adierazi ondoren, Maider Morras alkateari eskerrak eman dizkio Udalak erakutsi duen interesa eta babesagatik. Mikroinformatikako ikasle zein irakasleei eskerrak eman eta gero, proiektua elikatzeko ordenagailuen dohaitza egin duten enpresa zein norbanakoak aipatu ditu.
Azkeneko hizlaria Saleh Zein Sidahamed izan da, Saharaldebako ordezkaria. Salehk proiektua aurrera eramateko izan dituzten zailtasunak aipatu ondoren, egingo duen bidaia deskribatu du. Ordenagailuak Aljerian dauden bost kanpamentuetan banatuko ditu, bertan dauden lehen hezkuntzako eskoletan. Ordenagailuek Elkartenetek sortutako Txikilinux sistema eragile askea dute eta arabez erabil daitezke.