Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Arizmendi ikastola ‘New Longevity Summit’ nazioarteko lehen goi-bileran izan da
Arizmendi Ikastolan Haur Hezkuntzatik hasi eta Lanbide Heziketara arteko ibilbidea egin duen Saioa Uribek parte hartu zuen hitzaldi bat emanez.

Saioak joan zen ikasturtean Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza (GIKAI) heziketa zikloko ikasleek Sasoibiderekin garatutako “Jarduera fisikoa 3.adinean” proiektuaren inguruan landutakoak eta horretatik ikasitakoak kontatu zituen, ehun urte biziko garen gizartean zahartzaro duin baterako gakoak hain zuzen ere; gizarteak beharko dituen Changemaker edo eraldatzaileak, belaunaldien arteko elkarlana, jarduera fisikoaren garrantzia zahartzaroan eta ekintzailetasunak adinik ez duela aipatu zituen, besteak beste.
Ashoka 1981ean sortu zen EEBBn eta 2006 urteaz geroztik Estatuan ari da lanean. Ekintzaile sozialak, changemaker gazteak eta hezkuntza komunitateez osatutako sare erraldoiak osatzen du
Hitzaldia prestatzeko Antonella Broglia publizista eta komunikazioan aditu denaren laguntza eta gidaritza jaso zituen Saioak. Ashoka gizarte-berrikuntzako liderrak identifikatzen, konektatzen eta laguntzen dituen erakundea da, pertsonak eraldatzaile gisa aktibatzea helburu duten ereduetatik ikasten du, eta horiek partekatzen dituzte gizarte konprometitu bat lortzeko. 1981ean sortu zen EEBBn eta 2006 urteaz geroztik Estatuan ere ari da lanean. Ekintzaile Sozialak, Changemaker Gazteak eta Hezkuntza Komunitateez osatutako sare erraldoiak osatzen dute. Ikastetxe Changemaker-en artean kokatzen da Arizmendi ikastola.