Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 2. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 3. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 4. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 5. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 6. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
Almenek sei hamarkadako ibilbidea 'etxekoekin' ospatuko du zapatuan
Sare sozialen bidez munduko txoko guztietara zabaldutako deialdiari esker, Almen 60 ekimenak askotariko belaunaldien elkargune birtuala izatea lortu du jada, milaka bisita jaso baitituzte argitaratutako irudi historikoek. Zapatukoa, ordea, topaketa hori fisikoki gauzatzeko eguna izango da, garai bateko eta gaur egungo komunitateko kideek epizentro berean bat egin dezaten.
Arizmnedi Ikastolak eskerrik asko handi bat zabaldu nahi die bidean lagun izan dituen erakunde zein babesleei (MONDRAGONeko kooperatibak, Ikastolen Elkartea, udalak, Gizabidea eta Hezkuntza Saila)
Urteurrenak, gainera, atzera begiratzeko balio izan du, eta ukaezina den munduaren aldaketaren aurrean, Almenen esentziak bere horretan dirauela egiaztatu dute gaur egungo kideek. Atxabalta eta Eskoriatzan ikasketak bukatzea ezinezkoa zenean eta euskalgintzan ezer gutxi eraikita zegoenean, herritar bisionario batzuek bete-betean asmatu zuten gerora hedatu diren esperientziak amesten eta gauzatzen. Bide horretan, mugarri ugari utzi ditu Almenek: kirol elkartearen sorrera, emakumeen kirolaren sustapena, Galartzako proiektua, lehenengo bertso-eskola, Euskal Herrian zehar banatutako udalekuak edota kooperatiba bilakatu izana. Gaur egun Arizmendik Konfiantzaren Pedagogiatik, auzolanetik edota baso-eskolatik egiten dituen urrats metodologikoek aitzindari haien izpiritu beretik edaten jarraitzen dute.

Eskertu eta Gozatu: Eskertza zabala lau haizeetara
Arizmnedi Ikastolak eskerrik asko handi bat zabaldu nahi die bidean lagun izan dituen erakunde zein babesleei (MONDRAGONeko kooperatibak, Ikastolen Elkartea, udalak, Gizabidea eta Hezkuntza Saila). Halaber, esker ona adierazi nahi die 60 urte hauetan amets baten atzetik denbora boluntarioa eman duten guraso, aiton-amon, ikasle, ikasle-ohi, aitzindari eta profesional guztiei, baita egun honen bueltan laguntza materiala edo ekonomikoa eman duten eragile eta boluntarioei ere.
1000 pertsona inguru batuko dira ospakizunetara
Sentimendu horiek guztiek jai giroan hartuko dute forma zapatuan. Adin guztietarako egitarau aproposa prestatu dugu, non malkoak, barreak, jan-edana eta musika ez diren faltako. Horren erakusle, ikasle eta ikasle-ohiek elkarlanean sortu dute urteurreneko abestia eta bideoklipa, hitzetatik hasi eta grabazioraino.
Ekainak 13, Egitarau Osoa:
● 09:30: Iruten Krossa (10 km-ko ibilbidea Eskoriatza eta Atxabalta josten, 300 m-ko desnibelarekin).
● 10:00 - 14:00: Almen gunearen bisita gidatuak.
● 11:00: Iruten Txiki Krosa.
● 12:00: Torrebaso igoera eta ekitaldi bateratua.
● 13:00: Kontzertuak (ikasle-ohien taldeen eskutik).
● 13:00: Umeentzako jolasak eta aurpegi margoketak.
● 14:30: Bazkari herrikoia (1.000 pertsona ingururentzako paella jatea).
● Arratsaldean zehar: Kontzertuak, umeentzako tailerrak eta txokolatada.
Mugikortasuna eta garraio iraunkorra
Egunak sortuko duen mugimendua dela eta, Lurraldebusek zerbitzuak indartuko ditu. Antolakuntzatik oinez, bizikletaz edo garraio publikoan gerturatzeko deia egin dugu. Almeneko barruko aparkalekuak mugikortasun urriko pertsonentzat bakarrik egongo dira egokituta; autoentzako, berriz, Almen azpiko poligonoko aparkalekua egongo da erabilgarri.