Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Aljeriako kostaldeko luxuzko turismo gunea hornitu du Fagor-ek
Gune turistikoa 120 etxebizitzako lau eraikinek osatzen dute eta Oran hirian dago, Aljeriako ipar-ekialdean, Mediterraneo itsasoaren ertzean. Gune turistikoa oso ondo kokatuta dago, aireportutik eta itsas portutik gertu. Segurtasuna, kalitatea eta erosotasuna ditu helburu, eta Fagorrek ezaugarri horiek aintzat hartu ditu eskaintza egokia egiteko.
Bahia Center guneko etxebizitzak Altia Style eta Activa BR modeloetako altzariekin hornitu ditu Fagorrek, eta sukaldea bilakatu da apartamentuaren gune esklusiboena.
Nazioarteko hedapena
Bahia Center proiektuak azken berrikuntza teknologikoak izango ditu telekomunikazioetan eta domotika arloetan, eta aipatu daiteke anbizio handiko proiektua izan dela Fagorrentzat.
Kontuak kontu, nazioarteko hedapenaren estrategia abiapuntutzat hartuta, operazioa oso inportantea izan da Fagor Group-entzat.