Irakurriena
- 1. TFG-TFM MONDRAGON Sariek talentua saritu dute inoizko parte-hartzerik handienarekin
- 2. MONDRAGONek eta Fagor Electronicak Semi Zabalan inbertitu dute
- 3. Eroskik finantza egitura berrantolatu du, zorra merkeago birfinantzatuz
- 4. MONDRAGON Foroaren XIII. edizioak 400 lagun baino gehiago elkartu ditu Bilbon
- 5. Guido Agostinelli dibulgatzaile argentinarrak MONDRAGON bisitatu eta sareetan arrakasta lortu du milioitik gora ikustaldi lortuta
- 6. Azaroak Arizmendiarrieta ekarriko du gogora
ALE, talentu kooperatiboa bultzatzen buru-belarri
Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean egin zuen Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak (ALEk) urteroko Batzar Nagusia, maiatzaren 15ean. Elkarteak bere asmoetan sendo eta gogotsu jarraitzen duela berresteko parada izan zen.
“Talentu kooperatiboa bultzatzea, unibertsitateko ikasleei ekonomia sozialeko enpresen printzipioak eta balioak helaraziz -beste enpresa figura batzuekin alderatuta- eta gazteen artean eredu kooperatiboarekiko interesa sustatu, bizitza proiektu erakargarri gisa”. Hori da Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearen (ALE) jarduera ardatzetako bat da, entitateak atzo egin zuen batzar nagusian Lourdes Idoiaga presidenteak nabarmendu zuenez.
Helburu horrekin, ALE enpresa kooperatiboen tresna laguntzaile gisa aurkezten da, talentua erakartzeko erronkari erantzun bat emateko, eta garai berriotan enpresa zein erakundeen beharretara egokitzen den ereduaren etorkizuna ziurtatzeko.
Lan eskerga egiten du ALEk MONDRAGONen esperientzia kooperatiboa zabaltzen. Horren erakusgarri Euskal Herriko unibertsitateetan, 781 ikasleri emandako ikastaro eta hitzaldiak.

Batzarraren osteko hitzaldia, Leire Mugerzak
"MONDRAGON: 2028rako bide orria" izenburupean eman zuen MONDRAGONeko Kongresuko eta Batzorde Iraunkorreko presidenteak hitzaldia. Mugerzak MONDRAGONen azken kongresuan onartutako 2025-2028 Plan Sozioenpresarialaren azterketa egin zuen, eredu kooperatiboaren esentzia indartzea, negozioen lehiakortasuna hobetzea eta datozen belaunaldiei legatu hobea uztea helburu direla.
Argitalpenak
Aita Arizmendiarrietaren filosofiari jarraituz –“mundua etengabe eraldatzeko eman zaigu, ez begira egoteko”–, “AUSARTZEN” argitaratuko du aurki ALEk, lehenago argitaratu zen “Suspertzen. Ispilu kooperatiboa” liburuan jasotako hausnarketak jarraitzen eta zabaltzen dituen azterketa eta analisia; 2040rako gizarte eredu ezberdin baten aldeko apustuari buruzko hausnarketa ildo berriak jasotzen dira.
Osagarri moduan, ALE, “EZAGUBIDEA-Ezagutzaren kosorkuntza enpresa kooperatiboan eta lehiakortasuna” proiektua ere amaitzen ari da.
Horrez gain, garrantzitsua da aita Arizmendiarrietaren legatuko dokumentu funts izugarria berreskuratzeko, katalogatzeko eta digitalizatzeko lana nabarmentzea, kooperatibismoaren memoria historikoaren parte den heinean; ALE ari da lan hori egiten, eta “Gogoa” proiektuaren barruan argitaratuko da.