Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
"5.000 energia-iturri egingo ditugu arnasgailuak ekoizteko"
Fagor Elektronika AMETICeko partaidea da (Elektronikako Industrien Elkartea), eta dagoeneko 1.600 energia-iturri egin ditu COVID-19 gaitzari aurre egiteko arnasgilu homologatuen ekoizpenaz arduratuko den enpresarentzat.
Erakunde publiko eta pribatuen arteko kolaborazio proiektuaren baitan garatzen ari drira proiektua; AMETICek eta Espainako Industria, Komertzio eta Turismo Ministerioak sustatutakoa. Hala, Fagor Elektronikarekin batera Estatuko beste hamaika enpresa arituko dira. Guztien artean, Hersill eta Temel enpresak hornituko dituzte, haiek arnasgailuak egin ditzaten.
Besteak beste, honako enpresak ari dira proiektuan burubelarri: Grupo Premo, Grupo Antolín, Velatia, Ikusi, SM Sanchez Martín, Escribano, Súrtel, Quandum, Andaltec, TDK eta Tecnalia.
Helburua da datozen bi hilabeteotan 5.000 arnasgailu egitea ospitaleak hornitzeko.
Esker oneko hitzak taldearentzat
Mikel Trojaola, Fagor Elektronikako kudeatzaile nagusia oso pozik eta eskertuta dago taldearen erantzunagatik, "arrazoi ezberdinengatik bereziki motibatuta eta sentsibilizatuta dagoen pertsona taldea osatu dugu gure kooperatiban ekimenari aurre egiteko eta benetan gaude eskertuta. Dagoeneko 1.600 arnasgailuren energia-iturriak sortu ditugu eta hornikuntzarekin arazorik izan ezean, gainerakoekin jarraituko dugu 5.000ra iritsi arte".
Arnasgailu artifizialak
Gaur gaurkoz, arnasgailu artifizialak oso beharrezkoak dira Espainiako Osasun sarean. Premia handia dago ospitaleetan eta koronabirusari aurre egiteko arnasgailuen eskaera oso handia izaten ari da.