“Protagonista izan behar dugu gure osasunaren zaintzan”

Osakidetzak martxan jarri duen Osasun Eskola+ plataforma digitalaren sorreran parte hartu du MLAKOOPek. Proiektuaz hitz egin dugu Judit Ruiz de Munainekin, MLAKOOPeko Osasun Eskola+ proiektuko zuzendariarekin.
Card image cap
2025/10/24

Zertan datza proiektua?

Osasun Eskola+ (OE+) Osakidetzaren osasun- hezkuntzako plataforma digital berria da. Funtsean, osasun arloko informazio eta prestakuntza fidagarria eta kalitatezkoa jartzen du herritarren eskura, eta Osakidetzaren estrategiaren zati garrantzitsua da. Teknologia eta formatu digitaleko prestakuntza edukien estraegia sendoa uztartzen ditu, eta MLAKOOPek hor hartzen du parte nagusiki, Prestakuntzarako Irtenbide Teknologikoen negoziotik.

Proiektuak Next Generation Europako Funtsen babesa du, eta Espainiako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Osakidetzaren partaidetza.

Zeintzuk dira bere helburuak?

Batez ere, Euskadin bizi garen pertsonen osasun-alfabetatzea hobetzea da helburua, ezagutza horren bidez geure burua zaintzeko eta gure osasunari buruzko erabakiak hartzeko. Horregatik, garrantzitsua da prestakuntza edukiak fidagarriak eta erabilgarriak izatea, eta pazienteen, zaintzaileen eta herritarren benetako premiei erantzutea.

Era berean, Osakidetzako profesionalek gure Osasun Karpetan ikusiko dugun gaixotasunarekin lotutako prestakuntza eskaintzeko balioko du tresnak, eta OE+era eramango gaitu, egin ahal izateko.

Elkarlanean bultzatutako proiektua da, izaera publiko- pribatu nabarmena duena.

Hala da. Osakidetza, Wetak eta MLAKOOPen arteko lankidetzaren emaitza da. Osakidetzak ikuspegi orokorra eta dibulgazio estrategiaz arduratzen den taldea ekarri ditu, baita osasun arlo bakoitzeko espezialistak ere. Wetak eta MLAKOOP arduratu dira edukiak hedatzen diren oinarrizko erabiltzailearen esperientzia plataformaz, eta Osakidetzako informatika zerbitzuak parte hartu du barne-aplikazioekiko integrazioan eta erabiltzaileei begira.

MLAKOOPen edukien estrategiaren diseinuan eta garapenean parte hartu dugu. Oro har, ikuspegi publiko- pribatu horrek ahalbidetu du OE+ren estrategia sendoa eta denboran iraunkorra izatea.

“Batez ere, Euskadin bizi garen pertsonen osasunalfabetatzea hobetzea da helburua, ezagutza horren bidez geure burua zaintzeko eta gure osasunari buruzko erabakiak hartzeko”

IMG_2502.jpg

Proiektu berritzailea da, erronka berria, ezta?

Gure eskumenekoa den aldetik, edukien estrategia, MLAKOOPen Prestakuntzarako Irtenbide Teknologikoen negozioan oinarritua, jorratu dugun proiekturik handienetako bat dela esan dezaket, bai edukien estrategiaren irismenagatik, baita Osakidetzako talde adituekin lan egiteko erronkagatik ere. Prestakuntza estrategiekin, ikaskuntza metodologiekin, edukien digitalizazioarekin eta tresna digitalen laguntzarekin sortzen den edozein arazori irtenbidea eman dakiokeela frogatuz, eta horren froga da proiektu hau.

Eduki bakoitzaren produkzio prozesuan guztiok hartzen dugu parte: Osakidetzak forma eman eta eduki bakoitza berrikusten du azken ebidentzia zientifikoak aplikatuz; MLAKOOPek hezkuntza-, prestakuntza- eta digital-ikuspegiaren zatia ematen du, arreta atxikiko duten eta genero ikuspegiarekin diseinatuta dauden eduki interaktiboak sortuz, irisgarritasun irizpideak betez eta hizkuntza eremuari arreta berezia eskainiz. Kasu honetan, edukiak eta plataforma euskara-gaztelania elebidunak dira, eta, horretarako, jakina, gure itzulpeneta komunikazio-negozioak eskaintzen dituen zerbitzuei heldu diegu.

OE+ enpresa martxan egon den lehen hilabeteetan milaka bisita izan ditu, eta oraindik ez da aurkeztu. Zuen ustez, zein izango da proiektuak sortuko duen eragina?

Hasierako emaitzek erakusten dute potentziala: 31.000 erabiltzaile aktibo baino gehiago eta 2.000 preskripzio sei hilabetean. Aurkezpen ofizialarekin oso inpaktu handia espero dugu.

Zer gehiago gehitu nahiko zenuke?

Proiektuaren taldekide guztiak zoriondu nahi ditut Learning Technologies Awards sarietan finalista izateagatik. Egindako bideari eta egiteko dagoenari buruz hausnartzera bultzatu gaituen errekonozimendua izan da. Oraindik ez dakigu epaia, baina irabaztea espero dugu.

Enpresentzako neurrira egindako soluzioak, zerbitzuak eta produktuak, prestakuntza- eta hizkuntza-lerroan