Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
“Primerako disenaitzaile batekin lan egitea gustatuko litzaidake”
Nola deskribatuko zenuke zure egunerokoa Enean?
Nire postua Product Manager izanik, egunerokotasunean konpetentzia ikertu eta merkatuaren tendentziak aztertzea da nire lana, baita diseinatzaileekin harremanetan jartzea ere. Helburua da urtean zehar garatuko diren produktuak erabakitzea, merkatuaren inputak eta guk geuk egindako analisiak kontuan izanda. Produktu hauek ezagunak diren diseinatzaileek diseinatzen dituzte eta proiektu osoan zehar gurekin daude. Egia esan oso lan inspiragarria da.
Ingeniaritza mekanikoa ikasi zuen Irene Gastesi irundarrak Mondragon Unibertsitatean eta duela hiru urtetik Enea kooperatiban dihardu lanean, bere “lehenengo kooperatiban”.
Afizio bat?
Beti gustatu izan zait marraztea, egunerokotasunetik deskonektatzen laguntzen dit. Hala ere, egia da azkenaldian ez dudala astirik izan.
Melodia edo kantu bat?
Fix You, Coldplay. Betidanik gustatu zait talde hau, ea noizbait zuzenean ikusteko aukerarik dudan.
Pelikula bat?
Orain Gabonak datozela, Harry Potter gomendatuko nuke. Urtero egun hauetan saga osoa ikusten dut.
Liburu bat?
El día que se perdió la cordura, Javier Castillorena.
Oroitzapen bat?
Erasmusa Tallinen (Estonia). Esperientzia pertsonal oso aberasgarria izan zen.
Lanerako gailu bat?
Ordenagailu eramangarria, ezinbestekoa dut nire lanean.
Bidaia bat?
Datorren urtean Japoniara noa. Haien kultura gurearen hain bestelakoa izanik oso deigarria eta aberasgarria iruditzen zait bertan egoteko aukera izatea.
Erronka profesional bat?
Primerako disenaitzaile batekin lan egitea. Hau lortuz gero, Enea mundu mailan askoz ere ezagunagoa izango litzateke.
Kooperatiba bat?
Enea, nire lehenengo kooperatiba.