Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
“MONDRAGONen Finantzen Foroaren” bigarren edizioa
Azaroaren 9an egin zen Mondragon Unibertsitatearen Enpresagintza Fakultatean Finantzen Foroaren bigarren edizioa, MONDRAGON Korporazioak antolatuta. Kooperatibetan finantzazio eremuetan dihardutenen artean kezkak konpartitzeko helburuarekin elkartu ziren eta etorkizunera begira interkooperazioan oinarritutako dinamikak abian jartzeko asmoz, beti ere indarrak batzeko eta era koordinatuan aritzeko.
Jardunaldian hiru ponentzia aurkeztu ziren. Lehenean, Belen Kortabarriak, MONDRAGONeko Kudeaketa Finantzarioko zuzendariak, erronkak izan zituen hizpide eta gaur egun kooperatibetan Gestio Planen kudeaketan jarraitzen diren aktuazio finantzarioen inguruko hausnarketa egin zuen. Bigarrenean, Joseba Madariagak, Laboral Kutxako Azterketa zuzendariak 2017rako perspektiba ekonomikoak aurkeztu zituen. Hirugarren ponentzia ORONAko zuzendari korporatiboak eta ORONAko zuzendari finantzarioak aurkeztu zuten. Javier Saenz de Buruagak eta Roberto Perezek ORONA Holding-en sorkuntzaren esperientzia izan zuten hizpide, eta aipatu erremintak ingurune kooperatiboan eskaintzen dituen aukerak aztertu zituzten enpresa estrategia globalizatuaren baitan.
Finantza arduradunek kezkak, praktika onak, iritziak eta esperientziak konpartitu zituzten
Ondoren, MIKeko koordinatzaile eta dinamizatzaileekin eta MUko Enpresagintza Fakultateko ordezkariekin, zuzendari finantzarioek, taldeka banatuta, talde lana burutu zuten. Besteak beste, kezkak, praktika onak, iritziak eta esperientziak konpartitu zituzten.
Ekitaldiari amaiera emateko, Iñigo Ucin MONDRAGONeko presidenteak hartu zuen hitza. Momentu honetan bizi den ziurgabetasun unea oinarri hartuta, balio kooperatiboak goraipatu zituen eta azken Kongresuan onartutako 2017-2020 epealdirako Politika Sozio Enpresariala aipatu zuen, garrantzia emanez estrategia finantzarioari.