Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
“Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
LANKI Ikertegiak (MU) formazio kooperatiboari garrantzi handia ematen dio. Zergatik?
Kooperatibak proiektu sozio-enpresarial gisa garatzeko palanka moduan ulertzen dugu formazio kooperatiboa. Izan ere, enpresa kooperatibo bat garatzeko ezinbestekoa da kolektiboaren kultura kooperatiboa elikatzea. Norabide horretan kokatzen dugu formazio kooperatibo estrategia, eta OTALORArekin lankidetzan aritzen gara.
Zein da egungo errealitatea arlo honetan?
Azken urteotan kooperatibetan hainbat formazio programa egonkortu eta ohikoak bilakatu dira (bazkide berrientzat, organoetako kideentzat, “aditu” ikastaroa…). Orain salto kualitatibo berri bat emateko unea dela proposatzen dugu: etengabeko formazio kooperatibo estrategia batera salto emateko momentua.
Eta zeintzuk lirateke salto horren bereizgarriak?
Oinarrizko ideia honako hau da: hezkuntza kooperatiboa sistematikoa izan behar da, etengabea. Pertsona bat kooperatiban lanean hasten denetik jubilatzen den arte etengabe kooperatibismoaz formatzeko eta hausnartzeko uneak izan behar ditu. Testuinguru hori sortu behar dute kooperatibek, kontuan hartuta bidean etapa ezberdinak daudela.
Helburu hori praktikan nola gauzatu daiteke?
Norabide horretan laguntzeko “MAPA” bat sortzen ari gara; formazio aukera askotarikoak biltzen dituen “ibilbide-orri” modukoa. OTALORArekin elkarlanean ari gara osatzen. Jauzi hau emateko baliagarria dela uste dugu, eta gainera kooperatiba bakoitzak “mapa” hori bere errealitate zehatzera moldatu dezake.
Bazkide egin aurretiko etapan jarri duzue fokua.
Formazio kooperatiboa garatzeko etapa eta profil ezberdinak lantzen ditugu:
1.- Bazkide izan aurretiko etapa
2.- Bazkide kolektibo osoarekin lantzeko formazioak
3.- Kooperatibentzat “neurrira” diseinatutako hausnarketa prozesuak
4.- Organoentzat formazio kooperatibo espezifikoak
5.- Lidergo kooperatiboak lantzeko formazioak
...
Eta lehen urtetan ere jarri duzue arreta.
Bai. Lehen 3 urtetan jarri dugu foku bat, langile sartu eta behin betiko bazkide bilakatu arteko etapa horretan. Batetik, OTALORAk bazkide berrientzat egun bateko saio presentziala eskaintzen du; horretaz gain, duela gutxi “kooperatiban MURGILTZEN”ikastaroa eskaintzen hasi gara (3 hilabetekoa, online + saioak presentzialak uztartzen dituena); eta orain “kooperatibara HURBILTZEN” programa berria sortu dugu. Guztiak osagarriak dira, lehen 3 urtetan hirurak egin daitezke.
“Lehen 3 urtetan etengabe formazio kooperatiboa eskaintzeko aukera sortu dugu”.
“Kooperatibara HURBILTZEN” ikastaro berria. Zer da?
“HURBILTZEN” ikastaroa kooperatiban hasi berri direnei kooperatibismoa azaltzeko ikastaro bat da (adibidez, lehen urtean). DANOBATGROUP izan da aplikatzen lehena; Aldi Baterako Langileek (TCA) egiten dute, Iraupen Mugatuko Bazkide (SDD) izan aurretik". Bazkidetza prozesuaren barruan txertatu dute HURBILTZEN ikastaroa.
“HURBILTZEN” kooperatiban hasi berri direnei kooperatibismoa azaltzeko ikastaroa da (adibidez, lehen urtean). DANOBATGROUP izan da aplikatzen lehena; Aldi Baterako Langileek (TCA) egiten dute, Iraupen Mugatuko Bazkide (SDD) izan aurretik".
Zein ezaugarri ditu ikastaroak?
Enpresa kooperatibo baten oinarrizko ezaugarriak eta bazkideek izan beharreko jarrerak azaltzen dira (interes indibidualak proiektu kolektiboaren baitan ulertu beharra, erantzukizunaren garrantzia…). Orotara 8 orduko ikastaroa da, dinamikoa. Ahalegin berezia egiten ari gara formatu berriak txertatzen.
Zein da formatua?
Erabat pertsonalizatua da. Bakoitzak nahi duenean hasi eta egin dezake, ordenagailutik edo telefono mugikorretik, modu guztiz autonomoan. Eta bideoak dira edukiak lantzeko oinarri nagusia; oso bisuala da.
Azken mezu bat?
3 urteko formazio kooperatibo integrala diseinatu dugu (Hurbiltzen, Otalorako egun bateko saioa, MURGILTZEN ikastaroa, tartean “pilula” formatiboak…). Guztiak osagarriak izateko moduan diseinatu ditugu, eta kooperatibek lehen 3 urtetan etengabe formazio kooperatiboa eskaintzeko aukera sortu. Proposamen integral hau probatzera animatu nahi ditugu kooperatibak.