Zerbitzu sektorean espezializatutako ikerketa zentroa
Irakaskuntza teknikoa
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
“Healthy Basque Fast Food” sortzeko asmoz jarri da abian Jakiberri Ideia-Lehiaketa
Jakiberri Proiektua Iseak, Jakionek eta Azaro Fundazioak bultzatutakoa da, horretarako Basque Culinary Center eta Hazi erakundeen laguntza dutelarik. Nahiz eta gaur egun “Healthy Basque Fast Food” eskaintzarik ez egon, Jakiberri Proiektuaren helburua da, gure sormen potentziala, ezagutza, tradizioa eta gure gastronomiako giza kolektiboa uztartzea. Horrela elikadura mota berria, naturala, osasuntsua, anitza eta nutritiboa bultzatu nahi delarik.
Jakiberri proiektuaren testuinguruan ideia-lehiaketa bat abian jarri izan da “Euskal Healthy Fast Food” balizko produktuak aurkitzeko asmoz. 1.000 euroko sari bat izango du proposamen onenak. Horretaz gain, irabazlearen ideia edo lehiaketan parte hartuko duen beste edozeinen ideia komertzializatuko balitz, Jakiberriko Lan-Taldeak bere proposatzailea saritu egingo luke.
Lehiaketari buruz argibideak eskuratzeko ISEAko webgunera www.iseamcc.net edo ELKARBIDE www.elkarbide.net webgune sozialera jo daiteke. Bertan lehiaketaren arauaz gain, parte hartzeko galdera-formulategiak aurkitu ahal izango dira.