“Berrikuntza pertsonekin hasten da” aztergai Garaia Parke Teknologikoan

Lau saioetan aztertuko da absentismoa, talde eta lidergoaren coachinga, autolidergoa...
Card image cap
2019/05/02

Garaia Parke Teknologikoak maiatzean zehar hainbat jardunaldi eta tailer egingo ditu pertsonen eta lantaldeen kudeaketari lotuta, hainbat ikuspegitatik.

Maiatzean zehar hainbat jardunaldi eta tailer egingo dira pertsonen eta lantaldeen kudeaketari lotuta, hainbat ikuspegitatik.

“Berrikuntza pertsonekin hasten da”, hori da Garaia Parke Teknologikoak sustatzen duen foroaren lehen edizioaren lema, enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko, bera osatzen duten pertsonak erdigunean jarriz.

Giza kapitalaren potentziala

Gure enpresen lehiakortasuna lortzeko beharrezkoa da daukagun giza kapitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxatzea, izan ere, edozein erakunderen arrakastarako giltzarririk badago hori pertsona da, bere dimentsio guztietan, bai maila indibidualean bai lantaldean.

Innov. personas GARAIA

Erakundeek derrigor eboluzionatu behar dute, taldeen eta pertsonen kudeaketan oinarritutako enpresa kultura bat eraikiz. Aitzitik, kudeaketa eredu tradizionalek ez dute beti eboluzio hori ahalbidetzen.

Zuzendari taldeek eta Giza  Baliabideetako departamentuek rol nabarmena jokatu nahi badute, eta, negozioa bultzatzeko, euren zereginean berrikuntza ere sartu nahi badute, ezinbestekoa da begirada berri bat izatea, beste perspektiba batetik, eta berrikuntza besarkatzea lanaren funtsezko ardatz gisa, baita pertsonen arloan ere.

Hizlari adituak

Sektoreko profesional esperientziadun eta ezagunak izango ditugu gurean, esaterako, Joseba del Carmen (coach-a Alaves, Baskonia, “Pitu” Abelardo, Jon Rahm eta abarrekin…), zeinak, kirolari profesional moduan duen esperientziatik abiatuta, eta Jokoaren Logikaren metodologian oinarrituta, beharrezko tresnak emango dizkigun talde batek kontzientzia har dezan nondik ari den lan egiten eta bere helburuak norantz bideratu nahi dituen.

Halaber, Osartenekin lankidetzan, lan absentismoari buruzko tailer esperimental eta guztiz praktiko batera joango gara, absentziak kudeatzen laguntzeko. Horrez gain, Silvia Carrerasek, LKS ordezkatuz, Autolidergoaren inguruko adibide errealak planteatuko ditu, Mercedes Benz markaren ordezkarien presentzia izango duen ponentzia batean, zeinek arlo horretan duten esperientzia partekatuko duten. Eta Asier Lopez de Gereñok, enpresa eta erakundeetan ibilbide zabala duen coach independenteak, talde lanaren ikuspegi desberdin bat eskainiko digu, pertsona talde bat talde autokudeatu eta efiziente nola bihurtu azalduz.

Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak