Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
‘MUniversitas’ aldizkariaren erakusketa ibiltaria 20. urteurrena ospatzeko
2005ean jaio zen ‘MUniversitas’ aldizkaria, Mondragon Unibertsitatearen eta Arteman Komunikazioa enpresaren ekimenez. Ordutik lau hilean behin ikasle, enpresa zein kolaboratzaileek puntualki jasotzen dute haien etxe zein lantokietan Unibertsitatearen erronken, proiektuen, protagonisten eta ametsen berri.
Orain, urteurren borobil honetan, erabaki dute argitalpenari duen balioa emateaz gain, aldizkariaren edukiak baliatzea Mondragon Unibertsitateak izan duen bilakaera erakutsi eta protagonistak izan diren guztiei aitortza egiteko.
Hala, lehenik eta behin aldizkariaren eta Unibertsitatearen bizipen eta kontakizunen lagin bat eraman dute erakusketa ibiltari batera: iritziak, erreportajeak, azalak, Alumni, Ikertzen… hainbat atal batzen ditu. Unibertsitateko kolektiboa osatu duten edo osatzen duten pertsona ugari aurkitu daiteke bertan eta 20 urtetan izandako amets, landutako proiektu eta bizi izandako esperientzia ugari jasota daude.
Erakusketa ibiltaria da eta aldi berean bi campusetan egongo da. Otsailaren 13ra arte ikusgai egongo da Goi Eskola Politeknikoaren (Arrasate) 7. eraikinean eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzia Fakultateko (Eskoriatza) Dorleta eraikinean.
Behatu erakusketaren agenda eta bestelako ekintzak webgunean.