TUlankide MONDRAGON

‘Lurralde burujabeak: Ekonomia Soziala eta lurraldea”

2019/03/04

"Lurralde burujabeak: Ekonomia Soziala eta lurraldea" izeneko jardunaldia antolatu zuen iragan martxoaren 1ean KoopFabrikak Arantzazun (Oñati), Gandiaga Topagunean.
‘Lurralde burujabeak: Ekonomia Soziala eta lurraldea”

Jardunaldiaren helburua ekintzailetza sozial kooperatiboa, kooperatibismoa eta Ekonomia Soziala orokorrean sustatzeko hiru begirada edo eskala lantzea izan zen. Horretarako, askotariko ikuspegiak eta esperientziak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Besteak beste, Udalbitzako Luis Intxauspe, Iruñeko Udaleko Patxi Perales, Hendaiako Udaleko Iker Elizalde, Debagoieneko Gizarte Berrikuntza Plataformako Aritz Otxandiano, Aiaraldeko Gartzen Garaio, MONDRAGONeko Ibon Antero, Olatukoop-eko Leire Udabe eta KoopFabrikako Beñat Irasuegik parte hartu zuten ekitaldian.

Hiru arlo edo mailatan ekonomia soziala eta kooperatibismoa sustatzeko ikuspegia jorratu zuten bertaratutakoek.

    • Herri mailan: Zer egin daiteke herri batean? Zer Udaletatik? Zer herri ekimenetik? Zer egin dezakegu elkarrekin? Proiektu publiko komunitarioak sustatu daitezke? Nola?
    • Eskualde mailan: Zer egin daiteke eskualde mailan? Zein esperientzia edo eredu ezagutzen ditugu? Zein da egiten duten ekarpena?
    • Euskal Herri mailan: Zer ari dira egiten Euskal Herri mailako sare kooperatiboetatik? Zer egin daiteke? Zeintzuk dira etorkizuneko erronkak? Zein behar ditugu?

 

KoopFabrika

Ibon Antero (MONDRAGON) eta Beñat Irasuegi (OlatuKoop) 

Ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzeko programa da KoopFabrika. Kooperatiba Fabrika proiektu profesional eta ekimen sozio-ekonomikoak martxan jartzen laguntzeko programa bat, 2017an abian jarri zenetik, 30 proiektutik gora sustatu dituena.

Ekintzailetza sozial kooperatiboak ekintzailetza eredu desberdina jartzen du erdigunean: komunitatearen beharretatik abiatu eta komunitatean saretzen da, autoeraketan oinarritutako eredu demokratikoa da eta proiektuaren bideragarritasunaz gain, bizigarritasuna ere hartzen du kontuan.

Lankidetzan sorturiko programa da KoopFabrika, izaera anitzeko eragileak saretzen dituena: Mondragon Unibertsitateko Lanki ikertegia, OlatuKoop sarea, EHUko GEZKI Gizarte Ekonomia Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua eta Debagoienako garapen agentzia, Beterri-Buruntzako udalak eta Oarsoaldea garapen agentzia.

 

Eguraldia
Asteartea 22 Min: 7
Max: 12
Asteazkena 23 Min: 9
Max: 17
Osteguna 24 Min: 10
Max: 17
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak