Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
‘Kooperatiben kudeaketarako gakoak: Arrasateko esperientzia’ MOOC kurtsoa abian jarriko du Mondragon Unibertsitateak
Urrian bertan jarriko da martxan eta modu irekian eskainiko da, online. Ez da ordaindu behar eta partehartzaileei ez zaie inolako aurrebaldintza akademiko edo profesionalik eskatzen.
‘Kooperatiben kudeaketarako gakoak: Arrasateko esperientzia’ ikastaroaren helburuak hurrengo hauek dira:
- Kooperatibagintza eta ekonomia sozial eta solidarioren inguruan gogoeta egitea.
- Arrasateko kooperatiba esperientzia ezagutzea.
- Ekonomia sozial eta solidarioko erakunde eta enpresak era eraginkorrean kudeatzeko zenbait gako ezagutzea.
- Hezkuntzaren garrantziaz hausnartzea gizarte eraldaketa prozesuetan.
Ikastaroa lau moduluz osatuta dago:
- Ekonomia sozial eta solidarioa XXI. mendean, kooperatibismoa egungo gizarte erronken testuinguruan aztertuko da.
- Arrasateko Kooperatiba Esperientzia. Esperientzia honen errealitatea, historia, oinarrizko ezaugarriak eta bultzatzaile izan den J.M. Arizmendiarrietaren pentsamendua aztertuko dira.
- Ekonomia sozial eta solidarioko erakunde eta enpresak era eraginkorrean kudeatzeko zenbait gako. Gako hauek Arrasateko Kooperatiba Esperientziatik eratorriak dira. Parte-hartze integralean oinarritzen den MONDRAGON taldeko gestio eredua, pertsonen gestioa eta kooperatiben arteko elkartasun tresnak aztertuko dira bereziki.
- Gizarte eraldaketa prozesuetan oro har hezkuntzak jokatzen duen funtsezko papera. Bereziki Arrasateko kooperatiba esperientziaren jatorrian izan duen garrantzia azalduko da. Era berean gure hezkuntza ereduaren ezaugarriak ezagutaraziko dira.
Eunate Elio eta Leire Uriarte doktoreak eta Mondragon Unibertsitateko irakasleak izango dira kurtso honen arduradunak.
Informazio gehiago:
• Web honetan:
https://mooc.mondragon.edu/courses/Kooperatibagintza/Kudeaketa/Arrasateko-esperientzia/about
•Eta sare sozialetan:
Twitter: twitter.com/MUkoopMOOC @MUkoopMOOC
Facebook: facebook.com/MUkoopMOOC
Linkedin: www.linkedin.com/company/mukoop-mooc