'Adimen artifizialaren erabilera etikoa hezkuntzan' aztergai nazioarteko jardunaldian Bilbao AS Fabriken

Mondragon Unibertsitateak eta IFE Europek sustatutako hezkuntza-berrikuntzako gunearen esparruan antolatu dute jardunaldia.
Card image cap
2025/11/20

Datorren asteartean, azaroaren 25ean, «Hezkuntza baliabideak adimen artifizialaren aroan: inklusioa, ekitatea eta sarbidea» nazioarteko jardunaldia egingo da Mondragon Unibertsitatearen Bilbao AS Fabrik campusean.

Euskal Herriko hezkuntza-komunitateko funtsezko eragileekin batera, Iberoamerikako eta Europako hezkuntzaren arloko ordezkariek hartuko dute parte topaketan. Adimen artifizialak (AAk) hezkuntza-baliabideen sorreran eta erabileran dakartzan erronken eta aukeren inguruan hausnartzea da helburua.

Topaketak —parte hartzea doakoa izango da— gune akademiko eta estrategiko bat sortzea du xede, ezagutza, hausnarketa kritikoa eta orientazioa partekatzeko, hezkuntza-testuinguruetan AAren erabilera etiko, ekitatibo eta arduratsua egiteari buruz

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta IFE Europe (Institute for the Future Education) erakundeak sustatutako hezkuntza-berrikuntzako gunean egingo da jardunaldia, Bilbao AS Fabriken. Gune horrek hezkuntzako, eremu akademikoko, teknologiaren arloko eta gizarteko askotariko eragileak biltzen ditu. Gainera, ekitaldia bat dator IFE Europe buru duten OE-AI eta IberoAmerican GOGN Hub proiektuen hasierarekin. Ekimen horien asmoa da hezkuntza-baliabideen sorreran AAren erabileran sakontzea, eta Iberoamerikan hezkuntza-baliabide irekien sorreran diharduten hezkuntzako doktore ikertzaileen sarea sortzea.

Zientziaren, politikaren eta hezkuntza-jardunbidearen arteko elkarrizketarako gunea

Topaketak —parte hartzea doakoa izango da— gune akademiko eta estrategiko bat sortzea du xede, ezagutza, hausnarketa kritikoa eta orientazioa partekatzeko, hezkuntza-testuinguruetan AAren erabilera etiko, ekitatibo eta arduratsua egiteari buruz.

Adimen artifiziala ez da tresna huts bat, ezagutza-ekosistemak berrantolatzeko faktore bat baizik. Ideia hori oinarritzat hartuta, jardunaldian bost lan-ildo nagusiri helduko diete parte-hartzaileek:

  1. Hezkuntza-baliabideen sorreran AAren erabilera txertatzeak dakartzan erronkak ikuspegi kritikoarekin aztertzea.
  2. Hezkuntzaren eremuan adimen artifiziala arduraz, zuzenki eta gardentasunez erabiltzea bermatuko duten orientabideak eta jarduketa-esparruak proposatzea.
  3. Unibertsitateen, erakundeen eta politika publikoen arteko elkarlanerako aukerak bilatzea eta Iberoamerikaren eta Europaren arteko lankidetza sustatzea kalitatezko hezkuntza-baliabideak sortu eta partekatzeko.
  4. Hezkuntza-jardunbide inklusiboagoak sustatzea, hizkuntzen eta kulturen aniztasuna errespetatzen dutenak.
  5. Adimen artifizialaren eta hezkuntza-berrikuntzaren inguruko nazioarteko elkarrizketan Euskadi erreferentzia gisa posizionatzea.

Hezkuntza-berrikuntzarekiko konpromisoa

Jardunaldiaren bidez, hezkuntza-berrikuntzarekin, ekitate digitalarekin eta ezagutzarako sarbide irekiarekin duten konpromisoa sendotu dute Mondragon Unibertsitateak eta IFE Europek. Era berean, Euskadi nazioarteko erreferentzia bihurtu dute adimen artifizialaren aroan hezkuntza-politikak eta -jardunbideak garatzeari dagokionez.

Ekitaldiaren egitaraua

09:30 – 10:00 | Irekiera ofiziala
Hizlariak:

  • Iñaki Larrea (Mondragon Unibertsitatea – MU)
  • Aitor Uriondo (Ikaskuntza eta Berrikuntza Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritza)
  • Virginia Rodés (IFE Europe)
    Moderatzailea: Miguel Ángel Montoya (IFE Europe)

10:00 – 10:45 | Hitzaldi magistrala: Adimen artifiziala eta hezkuntzaren etorkizunak
Hizlaria: Tel Amiel (IFE Europe)

10:45 – 11:30 | Panela: Hezkuntza-baliabideen sorkuntzaren erronkak eta jardunbideak AAren aroan
Hizlariak:

  • Iñaki Murua (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea)
  • Amaia Torrealday (Mondragon Unibertsitatea)
  • Cristina Etxeandia Azpiazu (Digitalizazioko eta Berrikuntza teknopedagogikoko koordinatzailea – Berritzegune Nagusia)
  • Galder González (Euskal Wikilarien Elkartea)
    Moderatzailea: Amaia Arroyo (Mondragon Unibertsitatea)

11:30 – 11:45 | Kafe-etenaldiak

11:45 – 12:30 | Panela: Adimen artifizialaren eta hezkuntza-baliabide irekien arteko integrazio-esparrua helburu
Hizlariak:

  • Javiera Atenas (Suffolkeko Unibertsitatea)
  • Antonio Moreira (Aberta Unibertsitatea)
  • Tel Amiel (Brasiliako Unibertsitatea)
  • Colin de la Higuera (Nanteseko Unibertsitatea)

Francisco Iniesto (Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala – UNED)
Moderatzailea: Virginia Rodés

12:30 – 13:15 Parte hartzeko lantegia: Adimen artifizial arduratsuaren etorkizuna batera sortzen, hezkuntza irekitik.

Moderatzaileak:

  • Javiera Atenas (Suffolkeko Unibertsitatea)
  • Colin de la Higuera (Nanteseko Unibertsitatea)

13:15 – 13:30 Amaiera:

  • Iñaki Larrea (Mondragon Unibertsitatea)
  • Miguel Ángel Montoya (IFE Europe)

Irakaskuntza unibertsitate zentroa