Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
%12,35 igo da TULANKIDE.COM-eko bisitarien kopurua 2022an
Urtez urte MONDRAGONeko kooperatibetan gertatzen denaz informatzeko informazio-iturri erreferente bihurtu da TULANKIDE.COM, bai kooperatibek beraiek kolektiboa informatzeko kanal gisa, baita kolektiboak berak kooperatiba ezberdinen inguruko informazioa jasotzeko ere.
2022ko emaitzetan eragin handia izan dute Oronak eta Ulmak korporaziotik irteteko hartu duten erabakiek eta, hain zuzen ere, gai horrekin lotutakoak izan dira albiste irakurrienak.
Hizkuntzari dagokionez, bisitarien %22k euskarazko atala hautatu dute, %75k gaztelaniazkoa eta %3k ingelesezkoa.
Albiste irakurrienak
Hauek izan dira hiru albiste irakurrienak, hirurak Orona/Ulma gaiarekin lotuta:
Bideo ikusienak
Bideoen atalean, hauek izan dira 2022an ikusienak:
Refugiados ucranianos en el Pais Vasco
Soraluce 60 urte. Eskerrik asko fundatzaileei!
Sare sozialetan, gora
Webgunean ez ezik, sare sozialetan ere igarri du gorakada TULankidek:
- Hazkunde handiena Linkedinen igarri da: 1.964 jarraitzaile ditugu sare sozial horretan eta han argitaratutako albisteek zabalkunde handia izan dute.
- 4.289 jarraitzaile biltzen dituzte Twitterreko hiru kontuek(@esTUlankide, @euTUlankide eta @enTUlankide).
- Instagramen ere 875 jarraitzailerekin amaitu dugu urtea.
Eskerrik asko 2022an gurekin bat egin duzuen kooperatiba eta irakurle guztioi. 2023an ere elkarrekin jarrai dezagun!