Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
10. Huhezinema indarrez hasi da
Albiste on batekin hasi da aurtengo Huhezinema: AIC kalitate ziurtagiria eman dio jaialdiari. Horrela, Espainiako Asociación de la Industria del Cortometraje (AIC) erakundeak aitortu nahi izan du lehiaketak egin duen 10 urteko ibilbidea. Aurten gainera, ohiko lehiaketa eta proiekzio gain, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek antolatzen duten jaialdiak berrikuntza asko izaten ari da. Besteak beste, aurten estreintzen du irudi grafiko eta atal berriak. Aurrerantzean lehiaketaren ikurrak uztartuko ditu begi bat eta kamera baten diafragma.
Horrez gain, Euskal Herriko film laburren jaialdien zirkuituan urteroko zita garrantzitsu bilakatu den jaialdia martxa onean ospatzen ari da Aretxabaletako Arkupe kultura etxean. Gaur osteguna, Mondragon Unibertsitateko ikasleek ekoiztu dituzten lanak proiektatzen ari dira eta bihar, martxoak 31, sail ofizialean aurkeztu diren lanak ikusi ondoren, epaimahaiak sari banaketa egingo du arratsaldeko 8etatik aurrera.