Irakurriena
- 1. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 2. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 3. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 4. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 5. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 6. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
Ikerlanek eta Mondragon Assemblyk osasun sektorerako robot bat sortu dute elkarlanean
Ikerlanek garatutako ekipo-ondasunen produkzioaren metodologia erabili da proiektua gauzatzeko, 'produkzio erritmikoa' deritzona. Zenbait enpresatan arrakasta handiz erabilitako sistema da eta ekipo-ondasunen produkzio sistema erabat pertsonalizatuen epemugak ziurtatzen ditu.
Proiektuak lortu du ziurtatzea eta era nabarmenean murriztea robotaren hardware-aren muntaia orduak. Ikerlanek eta Mondragon Assemblyk erritmo ezberdineko sei muntai-programa prestatu dituzte, eta analisi sakonak egin dituzte iparramerikako Food and Drugs Administration (FDA) araudiarekin. Gestio eredu malgu horrek gaur egungo produkzio instalazioak optimizatzen ditu.
Kiro Oncologyk, kimioterapia dosien prestaketa automatizatzerakoan, giza akatsak saihesten ditu
Era berean, Mondragon Asseblyko ekipoaren formazioa gauzatu da zirutatzeko prozesuaren garapen zuzena eta era berean beste produktu batzuetan aplikatzeko aukera ez da baztertu. Kiro Oncologyk, kimioterapia dosien prestaketa automatizatzerakoan, giza akatsak saihesten ditu medikamenduen banaketan. Gainera, sistema berriak gaixoen segurtasuna biderkatzen du, osasun arloko teknikoen arrisku kimikoak gutxitzen ditu: era hori guztia era ekonomiko eta eraginkorragoan.