Irakurriena
- 1. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 2. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 3. Bazen behin Behobia Donostian
- 4. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 5. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 6. Eskuratu TERNUA produktu sorta
Ikerlanen Elkarte Eguna, aurten Bilbon
Arrasaten, Olandixoko magalean, Ikerlanen sede nagusian egin zuten hitzordua. Festa giroan goizean goizetik eta eguna ondo pasatzeko helburuaz gerturatu ziren guztiak ere. Aurten, dagoeneko 'klasikoa' bilakatu den Elkarte Eguna Bilbon ospatu dute Ikerlaneko emakume eta gizonek, eta urtero moduan, egitarau zabala izan da aurtengoan ere.
Bizkaiko hiriburura iristeko moduak ere oso bestelakoak izan dira: errepideko bizikletan batzuk, mendiko bizikletan beste taldetxo bat eta autobusean gainerakoak.
Aurten, dagoeneko 'klasikoa' bilakatu den Elkarte Eguna Bilbon ospatu dute Ikerlaneko emakume eta gizonek, eta urtero moduan, egitarau zabala izan da aurtengoan ere
Autobusez zein bizikletaz, uztailaren 17an, bide guztiak zeramaten Bilbora, bai behintzat ikerlaneroentzat, eta planak nahi beste, betiko moduan. Hamaiketakoaren ondoren, batzuk itsas museoa bisitatzea erabaki zuten, eta Ibaizabalen piraguismoa zein paddle surfa egiteko aukera izan zuten. Beste batzuek, futboleroek, San Mamesera bisita egitea erabaki zuten, eta beste askok Bilboko Alde Zaharrean (zazpi kaleak) escape room dibertigarria egin zuten.
Goizeko egitarauaren ondoren, denak elkarrekin, bazkaltzera batu ziren. Mahaiaren bueltan, ikasturtearen nondik norakoen inguruan hitz egiteko aukera izan zuten eta, denon artean, bateriak kargatzeko aprobetxatu zuten. Teknologian baterien arloan asko dakite, beste teknologia askoren gainean bezalaxe, eta horrelako ekimenekin taldearen konpromisoaren eta harrotasunaren bateriak ondo baino hobeto betetzen dituzte.