MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira

MONDRAGONeko kooperatibak 150 pertsona inguru bildu ditu bere ibilbideari aitortza egiteko eta datozen urteetako erronkak partekatzeko.
Card image cap
2026/07/17

MLAKOOPek gaur ospatu du bere 60. urteurrena Arrasateko egoitzan egindako ekitaldi instituzionalean. Bertan, 150 pertsona inguru bildu dira: erakundeetako eta MONDRAGONeko ordezkariak, bazkide eta bazkide ohiak, langileak, bezeroak, kolaboratzaileak, hornitzaileak eta kooperatibarekin lotura duten beste hainbat eragile.

Ospakizunak aukera eman du 1966an Alecop sortu zenetik egindako bidea gogoratzeko, baita gerora MondragonLingua bihurtuko zen Arrasateko Hizkuntza Zentroaren bilakaera ere. Bi proiektu horiek, eremu desberdinetan jardun arren, helburu bera partekatu dute sei hamarkadatan: ezagutza pertsonen, erakundeen eta gizartearen zerbitzura jartzea.

WhatsApp Image 2026-07-17 at 15.46.51.jpeg

Ekitaldia Jon Sarasuaren Hanka bat lurrean, beste bat airean abestiarekin hasi da, Mariatxen Urkia sopranoaren ahotsean. Ondoren, Maider Morras Arrasateko alkateak kooperatibak udalerriarekin duen lotura estua nabarmendu du, duela 60 urte bertan sortu baitzen.

Jardunaldian zehar, MLAKOOPen bideo korporatibo berria aurkeztu da, eta Marijo Pagalday MONDRAGONeko presidenteordeak eta MONDRAGON Ingeniaritza eta Zerbitzuak dibisioko zuzendari nagusiak kooperatibaren historiaren errepasoa egin du. Horrez gain, barneko zein kanpoko aliatuek MLAKOOPen ekarpenari eta etorkizuneko erronkei buruzko testigantzak partekatu dituzte. Musikak ere protagonismoa izan du, Mariatxen Urkiak Izarren hautsainterpretatu baitu.

WhatsApp Image 2026-07-17 at 15.46.51 (3).jpeg

Sei jarduera-esparrutan oinarritutako etapa berria

Urteurrenaz harago, ekitaldiak MLAKOOPen etapa berriaren ildo estrategikoak aurkezteko balio izan du. Ainara Etxenausia presidenteak eta Idoia Mujika zuzendari nagusiak izandako elkarrizketan azaldu dute kooperatibak enpresei, erakundeei eta kolektiboei laguntzen jarraituko duela sei jarduera-esparrutan oinarritutako eskaintza baten bidez: hizkuntza prestakuntza, talentua, prestakuntzarako soluzio teknologikoak, itzulpengintza eta komunikazioa, industria muntaketak eta Mexikoko MONDRAGON Unibertsitatea.

Helburua da erakundeen gaur egungo erronkei erantzuten jarraitzea: pertsonen garapena, talentua erakartzea eta fidelizatzea, etengabeko prestakuntza, nazioartekotzea, komunikazio eleaniztuna, prestakuntzaren eraldaketa teknologikoa eta hezkuntzaren, enpresaren eta industriaren arteko lotura.

Amaiera instituzionala Pello Rodríguez MONDRAGONeko presidenteak egin du. Hark azpimarratu du MLAKOOPek eboluzionatzeko eta bide berriak irekitzeko duen gaitasuna, eta adibide gisa jarri du Mexikoko MONDRAGON Unibertsitatearen sendotzea, gaur egun 3.000 ikasle baino gehiago baititu.

Ospakizuna une bereziki hunkigarri batekin amaitu da: Mariatxen Urkiak Zorionak zuri interpretatu du, eta horrela itxi da memoria partekatuak, esker onak eta etorkizuna elkarrekin eraikitzen jarraitzeko borondateak markatutako ekitaldia.

Ekipamendu didaktiko teknikoa. Instalakuntza elektriko aurrefabrikatuak. Ikasketa eta lana txandakatuz.

Enpresentzako neurrira egindako soluzioak, zerbitzuak eta produktuak, prestakuntza- eta hizkuntza-lerroan

Itzulpen zerbitzuak eta hizkuntza prestakuntza