Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
MONDRAGON, startup eta ekintzaileentzako B-Venture ekitaldian izan da
Bilboko Euskalduna Jauregian egin zen B-Venture, eta mila pertsona baino gehiago bildu zituen. Gainera, ekitaldia streaming bidez jarraitzeko aukera ere izan zen.
Joseba Sagastigordia, MONDRAGON Sustapen Zentroko Enpresa Sustapeneko zuzendariak, ‘Zer balio du nire startup-ak?’ mahai-inguruan parte hartu du, Javier Garcinuño Bilbao Ekintzako zuzendari nagusiarekin, Tom Horsey ekintzaile eta ‘business angel’-ekin eta Nagore Ardanza Bilbao Portlab-eko koordinatzailearekin batera.
Mahaiaren helburua izan da startup-ek erakundeetan duten balioari buruz hausnartzea, eta, horrez gain, ekintzaileei aholkuak ematea eragile publiko eta pribatuen eskaerei buruz; izan ere, horiek laguntza jaso dezakete, eta finantziazio-iturri eta inbertsore egokienak bilatzeko orientabideak eman.

Inoiz baino proiektu gehiago aurkeztu dira aurten B-Venturek, 141 guztira. Estatu mailako erreferentziazko ekitaldia da, eta urtetik urtera ekintzaileen eta inbertitzaileen arteko harremanak sustatzen ditu.