Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Errekak 65 urte bete ditu dibertsifikazioa eta pertsonak erdigunean jartzen dituen industria-proiektua sustatzen
Kooperatiba-ereduak, nazioartekotzeak eta berrikuntzak markatu dute hazkundea, eta etorkizunera begira garapen iraunkorra eta balio erantsia izango dira ardatz.
Errekak 65 urteko ibilbidea ospatzen du aurten, industria arloko erreferente bihurtu den proiektu kooperatibo baten sendotasuna berresten duen mugarri garrantzitsua. Sei hamarkada eta erdi hauetan, enpresak egokitzeko gaitasuna eta ikuspegi estrategikoa uztartu ditu, testuinguru ekonomiko eta industrial aldakorretan sendo mantenduz.

Arkaitz Etxezarreta zuzendari orokorraren hitzetan, arrakastaren gakoetako bat “konstantzia, pazientzia eta ikuspegi estrategikoa uztartzea” izan da, bereziki negozioen dibertsifikazioaren aldeko apustuari esker. Estrategia horrek Errekari aukera eman dio ziklo ekonomiko desberdinetara moldatzeko eta hazkunde orekatu eta iraunkorra lortzeko, filial eta negozio unitateen garapenaren bidez.
