Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Danobatgroupek Txinako delegazioaren 25. urteurrena ospatu du
Pekingo Ritz-Carlton hotelean ospatu zituen 100 lagunekin batera Danobatgroupek Txinako delegazioaren 25 urteak. Ekitaldian agintariak, bezeroak, proiektu ezberdinetako partnerrak, jatorrizko etxeko zuzendariak, Txinan instalatutako Espainiako enpresetako ordezkariak, Txinako delegazioko langileak eta bertako komunikabideetako hainbat ordezkari bertaratu ziren.
Aipagarriak dira besteak beste Javier Serra jauna Espainiako Kontseilari Ekonomikoa Txinan; Manuel Galán jauna, Espainiako Merkataritza Ganbarako Zuzendari Nagusia, gaur egungo Danobatgroupeko zuzendari nagusia eta Mondragon Korporazioko lehendakari izendatuko duten Iñigo Ucin jauna; eta Pello Rodriguez jauna, gaur egungo Danobat kooperatibako zuzendari gerente eta Danobatgroupeko zuzendari Nagusi kargua hartuko duena Iñigo Ucinen ordez.
Txinako merkatuan agenteen bidez hainbat urtez aritu ondoren lanean, 1991ean Danobatgroupek Txinako ordezkaritzarako bulegoa zabaldu zuen. Momentu hartan 3 laguneko egiturarekin hasi ziren lanean (komertzial lanetarako 1, teknikari 1 eta idazkari 1). Ordutik hona egitura hazi egin da eta gaur egun 30 langile dira salmenta eta salmenta ostekoez arduratzen direnak. Txinako bezeroen fabriketan instalatutako makinak 600 inguru dira eta urteko eskaera kopurua 30M eurotik gorakoa da, Txinako merkatua Danobatgroupen Top-3an kokatuz Alemania eta AEBrekin batera.
Txinan oso ohikoa ez den arren Danobatgroupek bere lantaldeari eusten jakin du. Gaur egungo langileen gehiengoak 8 eta 16 urte artean daramatza lanean enpresan, eta ondorioz ezagutza handia dute eta horren onuradun dira bezero txinatarrak. Zalantzarik gabe, bertan zuzenean izandako esperientziak Taldeko bi markak –Danobat eta Soraluce- Txinako merkatuan erreferente izaten lagundu du.