Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Auzitegi Gorenak ere atzera bota du Fagor Etxetresnakeko eta Edesako bazkide talde batek MONDRAGONen aurka jarritako erreklamazioa
Auzitegi Gorenak FEDko eta Edesako 372 bazkidek jarritako helegitea ebatzi du, eta bi kooperatiben kaudimen gabeziak eragin zuen ekarpenen galeragatik MONDRAGONi erantzukizunak eskatzeko ezintasuna berretsi du, beste behin. Epai honekin amaitu da ia hamar urte iraun duen prozesu judizial luzea.
Auzitegi Gorenak berretsi egin du MONDRAGONek alegatutakoa, Bergarako Epaitegiak eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak ere bere garaian egin zuten bezala.
Hasierako eskaria FEDko eta Edesako 957 bazkidek sustatu zuten 2015eko azaroan, eta 47,8 milioi euro eskatu zizkioten MONDRAGONi. Lehenik, Bergarako Epaitegiak eta, ondoren, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak ere, demanda osorik baztertu zuten. Bi erabaki horien ondoren, hasierako 957 demandatzaileetatik 372k bakarrik jarraitu zuten MONDRAGONen aurkako prozesua. Auzitegi Gorenean errekurtsoa jarri zuten, eta 24 milioi euroko erreklamazio-eskaria burutu.
Azken epai honetan, Auzitegi Gorenak ikerketa sakona egin du kasuaren aurrekariei dagokienean –FEDren eta Edesaren konkurtso-prozedurari buruzkoak–, bai eta errekurtsogileek egindako kasazio-arrazoien inguruan ere. Azkenik, Gorenak MONDRAGONek alegatutakoa berretsi du, Bergarako Epaitegiak eta Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak egin zuten bezalaxe, errekurtsogileek aurkeztutako argudioen inkoherentzia azpimarratuz.
MONDRAGONen balorazioa
Korporazioak oso modu baikorrean baloratzen du epaia –hirugarrena ildo berean–, MONDRAGONek hasieratik emandako argudioak berresten baititu.